Kultura Ministerioko artxiboen kudeaketaren hastapenak

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak, Estatuko Administrazio Nagusiko partaide den aldetik, Espainiako Historia Ondasuna babesteko, handitzeko eta etorkizuneko belaunaldiei helerazteko eskumenak ditu.

Bere eginkizunak betetzeko, hurrengo baliabideak ditu:

Estatuko Artxiboen Zuzendariordetza Nagusia . Arte Ederren eta Ondare Kulturalen eta Artxibategi eta Liburutegien Zuzendaritza Nagusia zuzendaritza organoa da. Ondare dokumentalaren zaintza, kontserbazioa eta hedapena ziurtatzeko jarduera guztiak lantzea, zuzentzea eta koordinatzea da bere lana. Era berean, Kultura Ministerioaren mendeko artxiboen eta zentroen sarea kudeatzen du.

Idazkarioardetza Nagusiak hurrengo organoetan hartzen du parte:

  • Artxiboen Batzorde Gorena Ondare dokumentaletako eta artxiboetako ondasunak ikertzea, zaintzea, aberastea, babestea eta hedatzea da bere eginkizuna.
  • Agiri Administratiboen Batzorde Kalifikatzaile Gorena. Estatuko Administrazio Nagusiko dokumentuen zaintza eta erabilpenarekin lotutako erabakiak hartzeko ardura du.

Gainera, hurrengo organo kolegiatuetan parte hartzen du:

  • Indietako Artxibo Nagusiaren Patronatua; Aragoiko Koroaren Artxiboko Patronatua; Simancaseko Artxibo Nagusiaren Patronatua eta Memoria Historikoaren Dokumentu Zentroaren Patronatua. Artxibo horietako planen, programen eta jardueren sustapenaz, kontrolaz eta jarraipenaz arduratzen dira.

© Ministerio de Cultura y Deporte

Logotipo W3C/WAI doble A (WCAG 1.0) Este documento es valido XHTML 1.0 Strict Este documento CSS es valido

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para dar una mejor experiencia de navegación. Si continúa navegando se considera que acepta nuestra política de cookies

  • Entendido