Ministerio de Cultura y Deporte
Cabecera del portal del ICAA

Instituto de la cinematografía y de las artes audiovisuales (ICAA) - Cine

Filmen kostua

Filmaren kostua filma egiteko behar diren gastuen batura da. Produktore baten inbertsioa film baten zera suposatzen du: kostuari diru-laguntza publikoak edo telebistek filmaren koproduktore gisa ematen dituzten laguntzak kentzea.
Bere filmak egiteko ICAAren laguntza lortu diten produkzio-etxeek, edo haiek amortizatzeko laguntzak lortu nahi dituztenek, bere produkzio kostua dokumentuekin egiaztatu behar dute.

Kostuak honako hauek hartzen ditu aintzat:

  • Egiteko beharrezko diren gastu guztiak, lehen kopia arrunta lortzeko behar den gastua ere kontuan hartuta.
  • Aplikatu behar zaion arautegiak ezartzen dituen hainbat azalpenek eragindako gastua.

Film baten kostua osatzen duten kontzeptuak CUL/3928/2006 aginduko 6.4 artikuluan kontsulta daitezke.

Film baten kostuaren onarpena eskari-orria eta kostu-dokumentua beteta eta honako dokumentuetatik edozein atxikita eska daiteke:

  • Kontu auditoreen erregistro ofizialean izen emanda dagoen auditore batek egindako kontu-ikuskapeneko txosten berezia.
  • Gastu-egiaztagiriak erantsita; horretarako, kontratuak, nominak, ordainagiriak edo gastu-agiriak aurkez daitezke aplikagarri zaien arautegiak ezarrita bezala.

Produktoreak filmean egiten duen inbertsioa zein den jakiteko, filmaren kostutik honako hauek kendu behar dira:

  • Jasotako edo eman eta oraindik jaso gabeko edozein diru-laguntza mota.
  • Koproduktore edo produktore lagun gisa edozein administraziok, erakunde edo enpresa publikok edota telebista zerbitzuak ematen dituzten sozietatek egindako ekarpenak.

Baldintza horiek guztiak ICAAri aitortu behar zaizkio.

Film luzeak edo laburrak produzitzeko diru-laguntzak jaso nahi dituen enpresak, aurretik ICAAri produkzio kostua zein den egiaztatu behar dio. Jasotako diru-laguntza proiektuaren gainean izan bada, filma egindakoan kostua zein izan den egiaztatu behar da.

Produktoreak egin duen kostua eta inbertsioa oinarri dira enpresa ekoizle batek jaso ditzakeen produkziorako diru-laguntzak kalkulatzeko.

© Ministerio de Cultura y Deporte - Gobierno de España