Kultura Ministerioko Kultura Lankidetzaren kudeaketaren hastapenak

Kultur lankidetzaz arduratzen diren unitateak:

Nazioarteko Kultur Lankidetzako Zuzendariordetza Nagusia. Kultur gaiei buruzko nazioarteko foroetan aholkularitza lanak betetzen ditu eta parte hartzen du. Era berean, Espainiako kultura atzerrian edota beste herrialdeetako kultura Espainian promozionatzeko jarduerak antolatzen ditu, eta atzerriko kultura-profesionalen heziketan ere hartzen du parte.

Autonomia Erkidegoekiko Kultur Lankidetzako Zuzendariordetza Nagusia. Espainian hainbat kultur ondare zabaltzeaz arduratzen da, bai erkidego mailan, bai nazioartean. Hala, ekintzak koordinatzen ditu eta eremu autonomikoetan egindako jarduerak promozionatzen ditu.

Kultur Industria eta Fundazio eta Mezenazgoa sustatzeko Zuzendariordetza Nagusia. Kultur industriak sustatzeko politikaren, kultur ekintza eta sustapeneko politikaren eta Ministerioak fundazioekiko dituen eskumenen kudeaketaren arduraduna da.



© Ministerio de Cultura y Deporte

Logotipo W3C/WAI doble A (WCAG 1.0) Este documento es valido XHTML 1.0 Strict Este documento CSS es valido

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para dar una mejor experiencia de navegación. Si continúa navegando se considera que acepta nuestra política de cookies

  • Entendido