Jarduera ildoak. Lankidetza Kulturala

Kultur lankidetzan, ondokoak dira jarduera-ildo nagusiak:


  • Nazioarteko lankidetza:
    Espainiak parte hartzen duen hainbat nazioarteko erakundetan garatzen dituzten lankidetza-ekintzak eta programak koordinatzea, zabaltzea eta haien jarraipena egitea. Lankidetza alde bikoa, alde anitzekoa edota instituzionala izan daiteke.
  • Espainiako kultura sustatzea eta zabaltzea:
    Boluntzariotza eta turismo kulturala babesteko jarduerak eta programak egitea, eta irabazi asmorik gabeko entitateekin zein pertsonekin lan egitea, nazioko zein nazioarteko jarduera kulturalak garatzeko laguntzen zein diru-laguntzen bidez.
  • Kulturako profesionalen heziketa:
    Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren eskumeneko arloetan hobetzeko eta espezializatzeko bekak zein laguntzak ematea.
  • Lankidetza eta komunikazioa autonomia erkidegoekin:
    Estatuko Administrazio Nagusiaren eta Autonomia Erkidegoen artean komunikazio kulturaleko organoak sustatzea eta koordinatzea; hala nola, Kulturako Konferentzia Sektoriala eta Donejakue Kontseilua. Era berean, Autonomia Erkidegoen arteko lankidetza sustatzeko kultur proiektuetan parte hartzea eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren presentzia sustatzea lurraldeko hainbat puntutan.
  • Informazioa eta aholkularitza:
    Europako Batzordearen "Kultura 2000" programan parte hartuta.

© Ministerio de Cultura y Deporte

Logotipo W3C/WAI doble A (WCAG 1.0) Este documento es valido XHTML 1.0 Strict Este documento CSS es valido

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para dar una mejor experiencia de navegación. Si continúa navegando se considera que acepta nuestra política de cookies

  • Entendido