Sarrera

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa jabetza intelektualaren arloko eskumenak garatzeko arduraduna da Jabetza Intelektualerako Idazkariordetza Nagusiaren bitartez. Idazkariordetza hori Jabetza Intelektualerako Erregistroa barnean hartzen duen Idazkaritza Nagusi Teknikoaren menpeko unitatea da.

Jabetza intelektuala egileei eta beste zenbait titularrei (artistak, ekoizleak, irrati-difusioko erakundeak...) dagozkien eskubideen multzoa da, beraien sormenetik eratorritako lanei eta prestazioei dagozkie eskubide horiek.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioari dagokio jabetza intelektualaren babes egokia lortzeko neurri egokiak proposatzea.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioan eremu nazional osoan lan egiten duen kide anitzeko organo bat dago: Jabetza Intelektualeko Bitartekaritza eta Arbitraje Batzordea. Organo horrek Jabetza Intelektualaren Legeko testu bateginak ematen dizkion bitartekaritza eta arbitraje funtzioak betetzen ditu.

© Ministerio de Cultura y Deporte

Logotipo W3C/WAI doble A (WCAG 1.0) Este documento es valido XHTML 1.0 Strict Este documento CSS es valido

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para dar una mejor experiencia de navegación. Si continúa navegando se considera que acepta nuestra política de cookies

  • Entendido