Jabetza intelektualaren eskubideak

Eskubideak

Jabetza intelektuala osatzen duten eskubideei dagokionez, eskubide moralak eta ondare-eskubideak daude:

  • Eskubide moralak:
    Anglosaxoi erako sistemek ez bezala, Espainiako legediak argi eta garbi defendatzen ditu eskubide moralak, eta egilearentzat zein artista interpretatzaile edo exekutatzailearentzat aitortuta daude. Eskubide horiek uko egin ezinezkoak eta besterenezinak dira, eta artista interpretatzaileek edo exekutatzaileek bizitza osoan dituzte. Hiltzen direnean, berriz, bere oinordekoek edo kausadunek jasotzen dituzte. Eskubide moralen artean hurrengoak nabarmentzen dira: lanaren egile kondizioaren ezagutza, artistaren izenaren ezagutza bere interpretazioen edota exekuzioen gain, eta lanen edo emanaldien osotasuna errespetatzea eta horiek ez aldatzeko exijitu ahal izatea.
  • Ondare-izaerako eskubideak:
    Hurrengoen artean ezberdindu behar da:
    • Lanaren ustiaketarekin edo babestutako maileguarekin lotutako eskubideak. Eskubide horiek eskubide esklusiboen eta ordainketa eskubideetan zatitzen dira.
      • Eskubide esklusiboek lanaren ustiapen jarduerak edo babestutako maileguak baimentzeko edo debekatzeko aukera ematen diote titularrari. Babestutako mailegu bat eginez gero, titularrak ordainsari bat exijitu diezaioke erabiltzaileari.
      • Ordainsari-eskubideek, eskubide esklusiboek ez bezala, ez diete titularrari bere lanaren ustiapen jarduerak edo babestutako maileguak baimentzeko edo debekatzeko ahalmena ematen. Hori bai, babestutako maileguaren erabiltzaileak diru kopuru bat ordaindu behar du burutzen dituen ustiapen jardueren truke. Diru kopuru hori legearen arabera zehazten da, edo bestela, kudeaketa entitateen tarifa orokorrek diotenaren arabera.
    • Eskubide konpentsatzaileak, kopia pribatuko eskubidea bezalakoak. Eskubide horrek kopiatzailaren erabilpen esklusiborako lanen erreprodukzioagatik edo babestutako maileguengatik jasotzen ez diren jabetza intelektualeko eskubideak konpentsatzen ditu.

© Ministerio de Cultura y Deporte

Logotipo W3C/WAI doble A (WCAG 1.0) Este documento es valido XHTML 1.0 Strict Este documento CSS es valido

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para dar una mejor experiencia de navegación. Si continúa navegando se considera que acepta nuestra política de cookies

  • Entendido