Jabetza intelektuala babesteko mekanismoak

Bestalde, Espainiako legediak jabetza intelektualaren eskubideak babesteko hainbat mekanismo eskaintzen ditu. Hala, administrazio jardueretara, akzio zibiletara eta zigor akzioetara jotzeko aukera dago. Hain zuzen ere, Jabetza Intelektualaren Legeak akzio eta prozedurak eskaintzen ditu III. Liburuan, I. Izenburuan. Horiek ustiapen eskubide esklusiboak urratzen direnean erabil daitezke, eta eskubide moralak ere babesten eta barneratzen dituzte, baita ordainketa eskubideen ez jakite ekintzak ere. Babesa aipatutako eskubideak egileari, eskuratu dituen hirugarren bati zein eskubide hurkoen titularrei dagozkienean eskaintzen da.

III. Liburuaren barruan, II. Izenburuan, Jabetza Intelektualaren Erregistro Nagusia ere arautzen da. III. Izenburuan, berriz, eskubide-erreserbaren ikur edo seinaleak arautzen dira, eta, IV. Izenburuan, jabetza intelektualaren eskubideen kudeaketa kolektiboko erakundeak. 

Gaiarekin lotutako edukiak 

© Ministerio de Cultura y Deporte

Logotipo W3C/WAI doble A (WCAG 1.0) Este documento es valido XHTML 1.0 Strict Este documento CSS es valido

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para dar una mejor experiencia de navegación. Si continúa navegando se considera que acepta nuestra política de cookies

  • Entendido