Babestutako lanak eta prestazioak erabiltzeko baimenak

Hedatutako lanak edo prestazioak erabiltzeko baimena beharrezkoa al dut? Bai. Lanak edo prestazioak erabiltzeko beharrezkoa da eskubideen titularren baimena. Hala ere, Legearen 31. artikulutik 40 bis artikulura aurreikusten diren mugatutako kasu batzuk daude, eta, horietan, ez da beharrezkoa titularraren baimena eskatzea.

Baimena behar al dut Interneten hedatutako lan eta prestazioak erabiltzeko?Bai. Interneten bidez zabaldutako lanen zein prestazioen hedapen publikoak ez du esan nahi eskubideen titularrak bere lana edota prestazioa ustiatzeko baimena emateko eskubidea baztertu duenik, edota ordainsaria lortzeari uko egin dionik.

Eta babestutako lanak eta prestazioak peer to peer (P2P) programen bidez trukatzen ditudanean ere baimena behar al dut?Peer to peer programek zalantzak sortu dituzte euren legalitatearen edota ilegalitatearen inguruan. Horien jatorriak sor dezakeen eztabaidan sartu gabe, aitortu beharra dago horien funtzionamenduak ustiapen-eskubideak erabiltzera eramaten gaituzten hainbat ekintza burutzea esan nahi duela. Eskubide horiek titularrak baimenduak izango ez balira, Jabetza Intelektualaren Legearen testu bateginak onartutako eskubideak urratuko lirateke.

Nola lortu dezaket lan edo prestazioak erabiltzeko baimena?Aukeretako bat eskubideen titularrekin kontaktuan jarri eta baimena eskatzea da. Lan edo prestazio zehatz batzuen kasuan, jabetza intelektualaren eskubideen kudeaketa kolektiborako erakundeetara jo dezakezu.
"Jabetza intelektualaren eskubideen kudeaketa kolektiboko erakundeak" atalera esteka

Gaiarekin lotutako dokumentuak


Documentos Relacionados

© Ministerio de Cultura y Deporte

Logotipo W3C/WAI doble A (WCAG 1.0) Este documento es valido XHTML 1.0 Strict Este documento CSS es valido

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para dar una mejor experiencia de navegación. Si continúa navegando se considera que acepta nuestra política de cookies

  • Entendido