Jabetza intelektualaren erregistroa

Lan bat babesteko beharrezkoa al da erregistratzea? Ez. Lana bere sortze hutsagatik babestez denez, Jabetza Intelektualeko Erregistroan izena ematea hautazkoa da. Hori bai, komenigarria da lan eta prestazioetan eskubide erreserba eta © ikurra adieraztea, eta fonogrametan, eskubide erreserba eta ® ikurra.

Erregistroan izena emateak hurrengo abantailak ematen ditu: alde batetik, inskribatutako eskubideak daudela eta aurkakoa frogatu ezean titularrari dagozkiola adierazten du; eta bestetik, inskribatutako eskubideei publizitatea ematen die.

Nola erregistratu dezaket lan edo prestazio bat?Jabetza Intelektualeko Erregistroan eskaera aurkeztu eta tasa bat ordaindu behar da. Eskaera-eredua eta kasu bakoitzean beharrezko den dokumentazioa Jabetza Iintelektualaren Erregistro Nagusian jaso daitezke.
"Jabetza Intelektualaren Erregistro Nagusia" atalera esteka

Non erregistratzen da? Egileak berak aukeratu dezake non egin: lurralde erregistroetan, edo, izango balitu, bere bulego delegatuetan, edota Erregistro Zentralaren probintziako bulegoetan. Jabetza Intelektualaren Erregistro Nagusiko bulegoen helbideak "Helbide interesgarriak" atalean kontsultatu daitezke
"Helbide interesgarriak" atalera esteka

Gaiarekin lotutako dokumentuak


© Ministerio de Cultura y Deporte

Logotipo W3C/WAI doble A (WCAG 1.0) Este documento es valido XHTML 1.0 Strict Este documento CSS es valido

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para dar una mejor experiencia de navegación. Si continúa navegando se considera que acepta nuestra política de cookies

  • Entendido