Estatuko Artxiboen Patronatuak

Aragoiko Koroaren Artxiboaren Patronatua

Artxibo honetako organo errektore elkargokidea, azaroaren 8ko 1267/2006 Errege Dekretu bidez sortua (azaroaren 9ko BOE); bertan, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak eta Aragoik, Kataluniak, Valentziako Erkidegoak eta Balearrek parte hartzen dute.

Funtzioak

  • Urteko jardueren plan nagusia onartzea, Batzorde Iraunkorrak hala proposatuta.
  • Planen eta programen jarraipena egitea, baita Aragoiko Koroaren Artxiboari erakundeen laguntza emateko egin beharreko jarduerak aurrera eramatea ere.
  • Funts dokumentalen eskuratzeko, babeseko eta kontserbatzeko planak eta programak ezagutzea eta jakinaraztea.
  • Aragoiko Koroaren Artxiboko zuzendariari urteko jardueren memoria eta Estatuko Artxiboen Zuzendariordetza Nagusiari aurkeztu beharko den aurrekontuaren aurreproiektua jakinaraztea.
  • Aragoiko Koroaren Artxiboko funts dokumentalak aberasteko, babesteko, kontserbatzeko eta zabaltzeko, gizartearen parte-hartzea sustatzea eta bultzatzea, proposamen egokiak eginda.
  • Espainiako eta atzerriko beste artxibo batzuekin izaera teknikoko eta historikoko harremana eta trukea sustatzea.
  • Artxiboko funtsen irteera iraunkorreko edozer proposameni buruzko txostena egitea.
  • Instituzio publikoetatik eta pribatuetatik ohiz kanpoko laguntzak lortzeko bideak ikertzea, eta, beharrezkoa denean, kudeatzea.
  • Aragoiko Koroaren Artxiboko zuzendariaren izendapenari buruz informatzea.Salto de línea
  • Helburu zehatzekin ikerketa-batzordeak osatzea.

Indietako Artxibategi Orokorraren Patronatua

Zentroaren kudeaketari buruzko aholkularitza ematen duen organo kolegiatua da. Bertan, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak, Andaluziako Juntak, Sevillako Udalak, Ikerkuntza Zientifikorako Kontseilu Gorenak, Sevillako unibertsitateak eta kultura munduko hainbat pertsona ospetsuk hartzen dute parte.

Funtzioak

  • Erakundeen laguntza behar duten plan, proiektu eta jarduera zehatzen jarraipena.
  • Artxibategiko dokumentuak eskuratzeko, zaintzeko eta kontserbatzeko programak kontrolatzea.
  • Artxibategiko funtsak aberasteko eta hedatzeko herritarren partaidetza sustatu eta indartzea.

Memoria Historikoaren Dokumentazio Zentroaren Patronatua

Organo gidari hori ekainaren 1eko 697/2007 Errege Dekretuan ageri da (ekainaren 15eko BOE), Memoria Historikoaren Dokumentazio Zentroa sortzeari buruzkoan.

Funtzioak

  • Planen, jarduera-programen eta erosketen inguruko informazioa ematea.
  • Memoria Historikoaren Dokumentazio Zentroko zuzendariak egindako urteko jardueren memoria eta Estatuko Artxiboen Zuzendariordetza Nagusiari aurkeztu beharko den aurrekontuaren aurreproiektua jakinaraztea.
  • Memoria Historikoaren Dokumentazio Zentroaren artxibategi nagusiaren funts dokumentalen aberastean, zaintzan, kontserbazioan eta hedapenean gizartearen parte-hartzea sustatu eta indartzea, horretarako beharrezko proposamenak eginez.
  • Artxiboetatik funtsak ateratzeko edozein proposamen dagoenean, auziaren inguruko txosten bat egitera derrigortuta dago.
  • Instituzio publikoetatik eta pribatuetatik ohiz kanpoko laguntzak lortzeko bideak ikertzea, eta, beharrezkoa denean, kudeatzea.
  • Memoria Historikoaren Dokumentazio Zentroaren baliabideen eta funtsen integritateaz eta aberastean arduratzea.
Subir