Estatuko Artxiboen Zuzendariordetza Nagusiak hainbat jarduera ildo nagusi ditu. Hurrengoak dira garrantzitsuenak:
Espainiako ondare dokumentala kontserbatzea eta sustatzea:Salto de línea eraikinetan, segurtasunean, instalazioetan eta berriztapenean inbertsioak egitea, eta irabazi asmorik ez duten instituzio publikoei zein pribatuei diru-laguntzak ematea.
Ondare dokumentala eta artxiboak hedatzea nazio mailan eta nazioarte mailan:Salto de línea hainbat proiektu egitea; hala nola, PARES (Espainiako artxiboen ataria), Espainiako eta Iberoamerikako artxiboen errolda-gida edota iturrien gida. Halakoei esker, artxiboetan gordetako informazioa edonork eta edonon eskuratzeko modua du.
Prestakuntza eta laguntza teknikoa:Salto de línea Gertaera profesionalak antolatzea eta artxibo-teknologia berriak ezar daitezen prestakuntza eta birziklatze planak egitea, eskainitako zerbitzuak hobetzeko eta artxiboetara sartzeko ohiko trabak gainditzeko.
Artxibo-lankidetza nazionala eta internazionala:Salto de línea foro profesionalak koordinatzea eta horietan parte hartzea.