Ud está aquí:
  1. Inicio
  2. Proiektu

Proiektu

Edukia: Lan inprimatuak (XV-XX. mendekoak)Salto de línea Erregistro bibliografikoak: 1.264.881Salto de línea Ale erregistroak: 3.548.716Salto de línea Barne hartutako liburutegiak: 862Salto de línea Eguneratze-data: 06-10-2020

Katalogo horren helburua aspaldikoak, bereziak edo aberatsak izateagatik Espainiar Ondare Historikoaren parte diren Espainiako liburutegi publikoen zein pribatuen liburu eta beste funts bibliografikoak deskribatzea eta lokalizatzea da.

Katalogoak Espainiako Ondare Historikoaren 16/1985 Legea betetzen du. Kultura Ministerioarekin (Liburuen, Artxibategien eta Liburutegien Zuzendaritza Orokorra) eta erkide autonomo guztiekin elkarlanean egina dago.

Autonomia erkidegoen parte-hartzea Ministerio horrekiko hitzarmenen bidez egiten da. Hona hemen autonomia erkidego bakoitzarekin lankidetza hitzarmena sinatu den lehenengo urtea: Andaluzia 1989, Aragoi 1989, Asturias 1988, Balearrak 1992, Kanariak 1989, Kantabria 1997, Gaztela-Mantxa 1993, Gaztela eta Leon 1989, Katalunia 1990, Valentziako Erkidegoa 1989, Extremadura 1997, Galizia 1989, Errioxa 1997, Madril 1990, Murtzia 1989, Nafarroa 1996 eta EAE 1994.

Ondare bibliografikoaren katalogo kolektiboa garatzen ari den proiektua da eta etengabe zabaltzen eta hobetzen ari da.

Egun erregistro gehienek XV. eta XX. mendeen artean (1958. urtera arte) inprimatu diren lanen edizio desberdinak deskribatzen dituzte, baita Espainiako liburutegietan dauden edizio zehatzen aleak ere. Bestelako material bibliografikoak sartzen ere hasi dira (eskuizkribuak, musika inprimatua...)

Erregistro gehienak aleak aurrean izanda egin dira. Beste batzuk liburutegietako katalogoetan edo argitalpenean lortu den informazioaz osatu dira: Espainiako liburutegietako inkunableen katalogo orokorra, Madril, Liburu eta liburutegietako Zuzendaritza orokorra, 1989-1990 .

Subir

Esta web utiliza cookies propias para facilitar la navegación y cookies de terceros para obtener estadísticas de uso y satisfacción.

Puede obtener más información en el apartado "Cookies" de nuestro aviso legal.

AceptarRechazar