Volver

Lankidetzarako elkarteak

Liburutegiak Koordinatzeko Zuzendariordetza Nagusiaren helburuen artean hau dago: liburutegien alorrean lankidetza nazionala zein nazioartekoa sustatzea. Horretarako hainbat forotako kide da: FESABID, Espainia mailan; IFLA, nazioarte mailan; NAPLE, EBLIDA eta REDIAL, Europa mailan eta FIRNBP, Iberoamerika mailan.

FESABID (Artxibistikako, Bibliotekonomiako, Dokumentazioko eta Museistikako Sozietateen Espainiako Federazioa)

Erakunde pribatua da, irabazi asmorik gabekoa. 1988an sortu zen artxibategietako, liburutegietako, dokumentazio zentroetako eta museoetako profesionalek eztabaidatzeko topagune izateko helburuarekin. Helburu nagusiak honakoak dira:

  • Liburutegiekin, dokumentazio zentroekin, artxibategiekin eta museoekin lotutako jarduerak sustatzea eta garatzea
  • Bertako kideen arteko kolaborazioa sustatzea, informazioa eta esperientziak trukatzeko asmoarekin
  • Bertako profesionalen irudia hedatzea

IFLA (Liburutegien Elkarteen eta Erakundeen Nazioarteko Federazioa)

Liburutegi eta dokumentazio zerbitzuen interesak ordezkatzen dituen nazioarteko erakundea da, baita bere erabiltzaileenak ere. Liburutegietako eta dokumentazio alorreko profesionalen bozeramailea da mundu mailan. Edinburgon fundatu zuten (Eskozia) 1927an.

Liburutegiak Koordinatzeko Zuzendariordetza Nagusia IFLAko kide instituzionala da. Gainera, 2007tik, ordezkariak ditu batzorde iraunkorretan, bi ataletan:

  • Udalerrietarako Liburutegi Zerbitzuak (Multiculturales Library Services to Multicultural Populations)
  • Liburu bitxiak eta eskuizkribatuak (Rare Books and Manuscripts)

informazio gehiagorako

NAPLE Foroa (Europako Liburutegi Publikoen Agintari Nazionalak)

NAPLE foroa liburutegi publikoen alorrean gobernu-erantzukizuna duten Europako erakundeen elkartea da. NAPLE helburuak honakoak dira:

  • Liburutegi publikoen egoerari buruzko informazioa ematea
  • Maila nazionaleko etorkizuneko garapenak diseinatzea
  • Elkarkidetza sailak eta ikerketarako gaiak identifikatzea
  • Europan liburutegi garapen koherentea sustatzea.

2008ko urriaz geroztik, Espainiak zuzentzen du NAPLE Foroaren Zuzendaritza Batzordea, Liburutegien arteko Lankidetzarako Zuzendariordetza Nagusiaren bitartez. Halaber, NAPLEren buletina argitaratzeaz arduratzen da.Salto de líneaSalto de líneaInformazio gehiago lortzeko, jo honera:

EBLIDA (European Bureau of Library, Information and Documentation Associations)

Europako informazioaren gizartearekin lotutako gaiez arduratzen da, eta dituen helburuen artean nabarmentzekoa da profesioko interesen defentsa Europar Batasuneko erakundeen artean. Bere jarduerek honakoak dituzte ardatz: copyright, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eta lanbide heziketa.

informazio gehiagorako

REDIAL (Latinoamerikari buruzko Europako Informazio eta Dokumentazio Sarea)

Bere helburua Latinoamerikari buruzko informazio zientifikoaren eta ikerketaren arteko topaketa plataforma izatea da, eta komunikazioaren garapenari laguntzea, elkarri babesa ematea eta informazioa trukatzea

informazio gehiagorako

FIRBIP (Liburutegi Publikoetako Arduradun Nazionalen Iberoamerikako Foroa)

Liburutegi Publikoetako Arduradun Nazionalen Iberoamerikako Foroa Iberoamerikako herrialdeetako liburutegi publikoetako arduradun nazionalek osatzen dute, bai eta Latinoamerikan eta Kariben Liburua Sustatzeko Eskualde Zentroak (CERLALC) ere.

Foro hori 1998an egindako topaketa baten ondorioz sortu zen. Topaketa horren xedea zen Iberoamerikako herrialdeetako liburutegi publikoetako koordinaziorako eta garapenerako organismoak eta arduradunak elkartzea, bai eta informazioa eta esperientziak trukatzeko eta elkarren jarduerak garatzeko mekanismo egonkor bat abian jartzea ere.

Lehen topaketa horren ondorioz, Liburutegi Publikoen alorreko Lankidetzarako Iberoamerikako Programaren ezarpena onartu zuen, Foroak garatzen duena. Haren jarraipena egiteko, Iberoamerikako hainbat herrialdetako ordezkariek eta CERLALC-ek osatutako batzorde bat dauka. 2000. urtean Panaman egindako Herrialde Iberoamerikarretako Estatuburuen eta Gobernuburuen X. Goi-bileran, Lankidetzarako programa goren izendatu zuten.

1998. urteaz geroztik, FIRBIP bi urtetik behin biltzen da osoko biltzarrean, ekintzen jarraipena egiteko, bai eta ekimen eta proiektu berrien plangintza egiteko ere.

informazio gehiagorako


Salto de línea
Subir