Liburutegien arteko lankidetzarako jardunaldiak

1996az geroztik, liburutegien arteko lankidetza-programa dago abian. Programa hori Liburu, Artxibo eta Liburutegien Zuzendaritza Nagusiak sustatu du, Liburutegien arteko Koordinaziorako Zuzendariordetza Nagusiaren bidez (LKZN), Kultura Ministerioko eta autonomia-erkidegoetako ordezkariek egindako proposamenetatik abiatuta.

2008an Liburutegien arteko Koordinaziorako Kontseilua eratu zen. Orduz geroztik, liburutegien arteko lankidetzarako jardunaldien bidez egiten ziren proposamenak aipatu kontseilura bideratu ziren.

Urteroko jardunaldiak

Urtero, 1997tik, liburutegien arteko lankidetzarako jardunaldiak egiten dira. Jardunaldi horietan autonomia-erkidegoetako liburutegien alorreko ordezkari teknikoek eta administratiboek (liburutegietako zerbitzu-buruak eta eskualde-liburutegietako zuzendariak edo liburutegi zentraletako zuzendariak), Liburutegi Nazionaleko ordezkariek, REBIUNekoek eta LKZNko ordezkariek abian jarritako ekimenak aztertzen dituzte, zein proiektu bukatu behar den erabakitzen dute eta lankidetzarako beste ekimen batzuk proposatzen dituzte. LKZNk, lankidetza-programa honetako idazkaritza iraunkor gisa jardunez, urtero antolatzen du bilkura hau autonomia-erkidegoetako batekin.

Indarrean diren lantaldeak

Liburutegien arteko lankidetzarako jardunaldien edizioetan autonomia-erkidegoetako liburutegietako teknikariz eta Kultura Ministerioko teknikariz osatutako lantaldeak eratu dituzte. Erabakitako proiektuak eta ekimenak betetzea dute helburu.

Aurreko lantaldeak

1997an sortutako lantaldeak bertan behera geratu ziren ezarritako lana egindakoan edo helburuak betetakoan. Hala ere, hainbat kasutan, ez da baztertzen horiek berriz ere abian jartzea:

Subir