Ud está aquí:
  1. Portada de la web del Ministerio de Cultura y Deporte
  2. Kultura
  3. Cooperación
  4. Informazio orokorra
  5. Kudeaketa Ministerioan
  6. Kultura Industriak eta Mezenasgoa Sustatzeko Zuzendariordetza Nagusia

Kultur Industria eta Fundazio eta Mezenazgoa sustatzeko Zuzendariordetza Nagusia

Kultur Politika eta Industrien Zuzendaritza Nagusiaren mendeko unitatea da, ondoko jarduerak garatzen dituena:

  • Kultur industriak sustatzeko politikak diseinatu eta garatzea; Departamentuko gainerako zuzendaritza-zentroen edo erakunde publikoen berariazko eskumenei dagozkienean, politika horiek koordinatzea.
  • Kultur ekintza eta sustapeneko politikak diseinatu eta garatzea; Departamentuko gainerako zuzendaritza-zentroen edo erakunde publikoen berariazko eskumenei dagozkienean, politika horiek koordinatzea eta beste erakunde, entitate eta pertsona publiko edo pribatuekin lankidetza sustatzea, kultur ekintzarako programak elkarrekin garatzeko.
  • Gizarteak kultur sormen eta sustapeneko prozesuetan duen parte-hartzea sustatzea eta babesletza, boluntariotza eta turismo kulturaleko programen bidez baliabideak lortzea, azken kasu honetan, Estatuko Administrazio Orokorreko organoekin lankidetzan jardunez.
  • Kasuak kasu, diru-laguntzen eta beste zuzendaritza organo baten berariazko eskumena ez diren laguntzen erregimena ezarri eta kudeatzea, Ministerioaren programetan ezarritako helburu zehatzekin bat.
Subir