Industria Kulturalen ekitaldiak, biltzarrak eta jardunaldiak

Industria Kulturalen I. Foroa

2009ko maiatzak 8 eta 9. Cuenca, Liburu Azoka, Irakurketa eta Gaztela-Mantxako Industria Kulturalak.

Kultura Ministerioak, Gaztela-Mantxako Erkidegoen Juntarekin lankidetzan, Industria Kulturalen I. Foroa antolatu du Cuencan. Saioak 2009ko maiatzaren 8an eta 9an egingo dira, eta bertan parte hartuko dute arlo horretako espezialista ospetsuek eta industria kulturalen kudeaketako hainbat sektoretako arduradun teknikoek. Foroaren helburua, industria kulturalaren esparruaren barruan, Espainian eta nazioartean izan diren esperientziak eztabaidatu eta trukatzea da.

Kultura Ministerioak, Politika eta Industria Kulturalen Zuzendaritza Nagusiaren bidez, 2009ko Industria Kulturala Sustatzeko Plana abiarazi du, kultura ekonomiaren sektore produktibo gisa hartzen duen ikuspuntutik sustatzera bideratutako hainbat ekintzak osatutakoa. Aipaturiko planak jasotzen dituen laguntza publikoen deialdien bidez, Ministerioak sektorea dinamizatu nahi du, eta finantza-krisia enpresa kulturaletan eragiten ari den ondorio kaltegarriak arintzeko ekimenak bideratu nahi ditu.

Industria kulturalen sektorea gure BPGren % 4 da, 800.000 pertsonari ematen die lana eta Espainiako ekonomiako beste sektore askotan ditu ondorioak, bereziki, informazioaren teknologien, komunikazioaren, berrikuntzaren eta turismoaren arloetan.

Berrikuntzarekin eta sormenarekin oso lotuta dauden sektore berriak barne hartu nahi dituen industria, hala nola: aisialdiko eta ikus-entzunezko eduki digitalen industriak, multimedia sorkuntza-genero berriak, diseinua, moda eta arkitektura, sektore tradizionalenei gehitzen zaizkienak: zineari, ikus-entzunezko arteei, liburuen argitalpenari, arte eszenikoei, pinturari, eskulturari, argazkigintzari eta musikari.

Enpresa txikien sare batek osatutako industria kulturala, gerentzia-esperientzia txikia eta nazioartekotze-gabeziak dituena; horrek guztiak areagotu egiten ditu bere proiektuak finantzatzeko baliabideak lortzeko orduan dituen zailtasunak, neurri handi batean, balorazio ekonomiko zaileko ondasun ukiezinak lantzen eta ekoizten baititu. Salto de línea

Subir