Volver

Industria Kulturalen Finantzaketa

Kultura Industrietarako abalen kosturako laguntzak

Kultura proiektu edo jarduerak martxan jarri ahal izateko maileguak lortzeko beharrezkoak diren abalen kostua ordaintzera bideratutako diru-laguntzak.

Xedea

Kultura eta sormenezko industriek proiektu berriak martxan jartzeko beharrezkoak diren maileguak lortzeko eskatzen diren abalen kostuaren zati bat ordaintzea.

Onuradunak

Espainiako nazionalitatea duten profesional eta enpresentzako laguntzak, beti ere Europar Batasuneko estatu kideren batekoak nahiz Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa sinatu zuten estatuetakoren batekoak badira; horien nortasun juridikoa edozein dela ere, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta hartuta baldin badaude edo, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga ordaintzetik salbuetsita egonez gero, enpresaburu, profesional eta atxikitzaileen erroldan alta hartzeko, aldatzeko edo baja hartzeko dagokion adierazpena aurkezten badute, apirilaren 26ko EHA/1274/2007 Aginduan ezarritakoaren arabera; eta ondorengo arloetan kultura-ondasunak ekoizten, banatzen eta/edo merkaturatzen badihardute: arte eszenikoak, ikusizko arteak, kultura ondarea, zinema, telebista, irratia, bideojokoak eta arte elkarreragileak, komunikabide berriak, musika, liburuak, prentsa, arkitektura, diseinua, diseinu grafikoa, modazko diseinua eta publizitatea.

Prozedura

Laguntza hauek 2009an formalizatu ziren Kultura Ministerioak eta Audiovisual Aval SGR erakundeak lankidetza hitzarmena sinatuta, abal komisioak estaltzera bideratutako lerro bat eta kultura sektorean diharduten enpresa txiki eta ertainek formalizatutako abalen azterketa komisioak gaitzeko.

Interesdunak laguntzen gaineko informazioa eskuratu eta eskaerak aurkeztu ahal izango dizkio AUDIOVISUAL AVAL, Salto de línea SGR erakundeari.

Edukia

AUDIOVISUAL AVAL, SGR sozietateak emandako abalen kostuak finantzatzeko emango dira laguntza hauek

Baldintza ekonomikoak

Elkarren Bermerako Sozietatearekin egindako lankidetza hitzarmenaren baldintza ekonomikoak honela zehazten dira:

  • AUDIOVISUAL, SGR sozietateak bere bazkideentzat ezarritako prozedura orokorren arabera izapidetu eta formalizatuko dira eragiketak. AUDIOVISUAL, SGR sozietateko bazkide izateko, beharrezkoa izango da sozietatean gutxienez 300 euroko partaidetza izenpetzea. Eragiketa formalizatu ondoren abalatutako zenbatekoaren % 1 ordainduko da, partaidetza sozialen kontzeptupean. Edozein kasutan, onuradunak zenbateko horren ordainketa jasoko du abala likidatu ondoren.
  • Emango diren abalak finantzarioak edo teknikoak izango dira.
  • Instrumentazioa: eragiketa finantzarioak dagozkien mailegu, leasing, kreditu eta finkatze eskritura edo polizetan formalizatuko dira.
  • Finantza entitatearen interes tasa eta komisioak: interes tasa gehienez ere euriborra gehi % 3ko diferentzialekoa izango da. ICO ildoei heltzekotan, hitzarmenean ezarritako tasa markatuko da. Finantza entitateak aplikatutako irekiera komisioa gehienez ere formalizatutako zenbatekoaren % 2koa izango da.
  • Abal kostuak: abal komisioa gehienez ere arrisku biziaren gainetik % 1,5ekoa izango da. Azterketa gastuaren komisioa gehienez ere formalizatutako zenbatekoaren % 0,5ekoa izango da.

Informazio gehiago

Subir

Esta web utiliza cookies propias para facilitar la navegación y cookies de terceros para obtener estadísticas de uso y satisfacción.

Puede obtener más información en el apartado "Cookies" de nuestro aviso legal.

AceptarRechazar