Kultura-industrien finantzaketa

Salto de línea

"ICO-Kultura-industriak 2009" ildoa

“ICO-Kultura-industriak 2009" finantzaketa-ildoa Kultura Ministerioaren eta Kreditu Ofizialeko Institutuaren arteko elkarlanetik sortu da.

Kreditu Ofizialeko Institutuak (ICO) eta Kultura Ministerioak, “ICO – KULTURA INDUSTRIAK 2009” ildoaren bidez, kultura-industrien finkapena eta garapena bultzatzen duten enpresa-proiektuak finantza daitezen lortu nahi dute. Horretarako, lurralde osoan barrena bulego sareak dituzten kreditu-erakundeekin elkarlanean jarduten dute eta, horrez gain, beren ezagutzaz eta beren kudeaketa-lanek enpresengan eta biztanleengan pizten duen konfiantzaz baliatzen dira.

Finantzatzeko zenbatekoa 22.000.000 eurokoa da, mailegu itzulkorrak emateko, % 2,00ko interes-tasarekin.

“ICO-Kultura-industria" finantzaketa-ildoa arautzen duten oinarriak “ICO-Kultura-industriak” finantzaketa-ildoa arautzeko oinarriak ezartzen dituen martxoaren 26ko CUL/862/2009 Aginduan lor daitezke.

Jarraian, ildoaren 2009rako ezaugarriak zehazten dira.

ICO KULTURA INDUSTRIAK 2009 ildoaren ezaugarri nagusiak

Erabilgarri dauden baliabideak:

22.000.000 euro, Kultura Ministerioak emanak.

Indarraldia:

2009ko abenduaren 31ra arte, edo erabilgarri dauden funtsak agortzen diren arte, urtea amaitu baino lehen agortzen badira.

Bezeroak:

Espainiako nazionalitatea duten profesionalak, mikroenpresak, ETEak edo enpresa handiak, Europar Batasuneko estatu kideren batekoak nahiz Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa sinatu zuten estatuetakoren batekoak badira; horien nortasun juridikoa edozein dela ere, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta hartuta baldin badaude edo, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga ordaintzetik salbuetsita egonez gero, enpresaburu, profesional eta atxikitzaileen erroldan alta hartzeko, aldatzeko edo baja hartzeko dagokion adierazpena aurkezten badute, apirilaren 26ko EHA/1274/2007 Aginduan ezarritakoaren arabera; eta ondorengo arloetan kultura-ondasunak ekoizten, banatzen eta/edo merkaturatzen badihardute: zinea, ikus-entzunezko arteak, liburuen argitalpena, arte eszenikoak, pintura, eskultura, argazkigintza, musika, arkitektura, diseinua, moda, multimediako sormen-genero berriak, aisiako eta ikus-entzunezkoetako eduki digitalen industriak, eta mantentzeko asmoz egiten den beste edozein adierazpen artistiko.

Bezeroak honela sailkatuko dira:

A modalitatea: profesionalak, mikroenpresak eta ETEak.

Enpresa txiki edo ertaina (ETE) edo mikroenpresa izango da Europar Batasunarentzat etengabe hala dena eta, bereziki, Europako Batzordeak mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/CE Gomendioan (DOUE L124) ezartzen dituen betekizunak, baldintzak eta irizpideak betetzen dituztenak, besteak beste, ondorengo baldintzak:

  • 250 langile baino gutxiago izatea.
  • Urteko negozio bolumena 50 milioi eurotik gorakoa ez izatea eta/edo balantze-zifra orokorra 43 milioi euro baino gehiagokoa ez izatea.
  • Arestian aipatutako enpresek edo enpresa-multzoak % 25eko edo gehiagoko partaidetza ez izatea.

B modalitatea: enpresa handiak.

Enpresa handiak izango dira A modalitaterako ezarritako baldintzak betetzen ez dituztenak.

Bi modalitateetan, ezin izango dute bezero izan ondarezko sozietateek, enpresa publikoek, fundazioek, irabazteko asmorik gabeko erakundeek, gobernuz kanpoko erakundeek (GKE) eta beren kapital sozialaren % 25 edo gehiago zuzenbide publikoko erakunderen baten kontrolpean duten enpresek.

Finantza daitezkeen inbertsioak:

Honako xede hauetakoren bat duten proiektuak finantzatuko dira:

Kultura-industriak finkatzea eta garatzea:

  • enpresaren jarduera dibertsifikatzea.
  • Enpresa-proiektu berriak abiaraztea.
  • Teknologiak modernizatzea, berritzea eta egokitzea.

Enpresa internazionalizatzeko estrategiak:

  • Erabaki iraunkorrak egitea.
  • Atzerriko merkatu berrietan sartzea.
  • Atzerrian establezimendu iraunkorrak jartzea.

Betiere, internazionalizazioko estrategia hauek ondorengo zerrendaren arabera lehentasunezkoak diren eremuetara bideratzen diren herrialdeetara zuzenduta badaude:

Lehentasunezko lehenengo eremua: Europar Batasuna; lehenik eta behin, Frantzia eta Portugal; bigarren, Erresuma Batua eta Alemania; eta hirugarren, gainerako estatu kideak.

Lehentasunezko bigarren eremua: Iberoamerika, bereziki, Mexiko, Brasil, Argentina, Venezuela, Txile eta Kolonbia.

Lehentasunezko hirugarren eremua: AEB eta Kanada.

Lehentasunezko laugarren eremua: Mediterraneoko eta Arabiako herrialde estrategikoak (Maroko, Turkia eta Egipto).

Lehentasunezko bosgarren eremua: Asiako eta Pazifiko aldeko herrialde estrategikoak (Txina, India, Japonia, Filipinak eta Australia).

Trebakuntza:

  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologietan trebatzeko proiektuak eta ekintzak.
  • Kultura-industriak kudeatzeko trebakuntza-proiektuak.
  • Kulturaren arloan negozio elektronikoko profesionalak trebatzea.

Inbertsioek ezin dute 2009ko urtarrilaren 1a baino lehen hasita egon. Proiektua burutzeko gehieneko epea urtebetekoa izango da, kontratua kreditu-erakundearekin formalizatzen denetik zenbatzen hasita.

Interesak amortizatzeko eta likidatzeko epea:

Bezeroek mailegua itzultzeko ondorengo epeak izango dituzte, modalitatea edozein dela ere:

  • 5 urte, 0 edo 1 urtez printzipalik gabe.
  • 7 urte, 0 edo 2 urtez printzipalik gabe.

Bezero bakoitzeko gehienez finantzatuko den zenbatekoa:

A modalitatean (profesionalak, mikroenpresak eta ETEak), gehienez inbertsioaren % 90 finantzatuko da, BEZ kanpo, hau da, bezero bakoitzari gehienez 150.000 euro finantzatuko zaizkio.

B modalitatean (enpresa handiak), gehienez inbertsioaren % 80 finantzatuko da, BEZ kanpo, hau da, bezero bakoitzari gehienez 300.000 euro finantzatuko zaizkio.

Finantzaketa-modalitatea:

Finantzaketa mailegu edo leasing eragiketen bidez gauzatuko da.

Interes-tasa:

BEZEROARI aplika dakiokeen gehieneko interes-tasa tasa finkoa izango da, % 2ko UTBrekin.

Komisioak:

Ez dira baimentzen

Borondatezko ezeztatze aurreratua:

Bezeroaren eta kreditu-erakundearen artean hala adostuta, mailegu edo leasing eragiketa, nola osorik hala partzialki, aurretiaz ezeztatu ahal izango da, inolako zigorrik gabe, aldeek hala ezartzen dutenean.

Bezeroaren betebeharrak.

Bezeroek azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 14. artikuluan maileguen izaera bereziak egokitzeari buruz jasotzen dena bete beharko dute.

Bezeroek, mailegu hau eskatzearekin bakarrik, hitzematen dute onartuko dutela “ICO – Kultura-industriak” finantzaketa-ildoa arautzeko oinarriak ezartzen dituen martxoaren 26ko CUL/862/2009 Aginduaren edukia, baita hau artikulatzeko Kreditu Ofizialeko Erakundearen eta Kultura Ministerioaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmenarena ere, eta ondorengo betebeharrak ere beteko dituztela:

a) Kontratua kreditu-erakundearekin formalizatu eta, gehienez ere, urtebetean proiektua gauzatzea.

b) Ildo honen bidez finantzatutako proiektu orok ondorengo testua ekarriko du: “Kultura Ministerioak finantzatutako proiektua”. Kultura Ministerioaren logotipo eguneratua adieraziko da, laguntzaren jatorria identifikatu ahal izateko. Logotipo eguneratu hau www.mcu.es web orrian dago, kultura-industrien atalean.

Eragiketak eskatzeko prozedura eta prozeduraren ebazpena.

Eskaera- eta emakida-prozedura “ICO-Kultura-industriak” finantzaketa-ildoak arautzeko oinarriak ezartzen dituen martxoaren 26ko CUL/862/2009 Aginduaren 8., 9. eta 10. artikuluetan ageri da.

Eskaerak aurkezteko epea 2009ko irailaren 30ean amaituko da. Maileguak aurtengo azaroaren 10era arte (egun hori barne) eman eta formalizatuko dira. Nolanahi ere, ezartzen diren muga-datak murriztu egin litezke ildoko funts guztiak lehenago banatzen badira.

Izapidetzea:

Zuzenean Espainian dauden banku, aurrezki-kutxa eta landa-kutxa nagusietako bulegoetan. Eskaerak Kultura Ministerioak aztertu eta baimentzen ditu eta banku eta kutxek onartu eta formalizatzen dituzte, adierazitako baldintzen arabera.

Dokumentazioa:

Bezeroak kreditu-erakunde bakoitzak eragiketa aztertzeko beharrezkotzat jotzen duen dokumentazioa aurkeztu behar du, baita Kultura Ministerioak berariaz ezartzen duena ere.

Bermeak:

Kreditu-erakunde bakoitzak maileguaren eskaera aztertuko du eta, eskatzailearen kaudimenaren arabera, jarri beharreko bermeak zehaztuko ditu. Ondorengoak izan daitezke:

  • Hipotekazkoak
  • Pertsonalak
  • Abal mankomunatuak edo solidarioak
  • Elkarren bermerako sozietateak

ICO-Kultura-industriak 2009 ildora atxikitako erakundeak.

  • Banco Guipuzcoano
  • Banco Popular
  • Banco Sabadell
  • Banesto
  • BBVA
  • C.A. de Baleares
  • C.A. Murcia
  • Caixa Estalvis Laietana
  • Caja España Inversiones
  • La Caixa
  • Unicaja

Estekak

Subir