Liburu azoken aurkezpena

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak nazioarteko liburu azoketan izaten duen presentzia instituzionalaren helburua Espainiako liburuak atzerrian sustatzea eta hedatzea da. Horretarako, berrikuntza editorial garrantzitsuenen aukeraketa bat erakusten da azoketan, eta ISBNren Espainiako Agentziaren informazio bibliografikorako zerbitzua erabiltzen da.

Azoketan izaten den presentzia gauzatzeko bi modu daude: Liburuaren, Irakurketaren eta Espainiako Letren Zuzendariordetza Nagusiak kudeatutako Ministerioaren pabilioi ofizial bat jarrita, edota Espainiako Enbaxadekin edota Cervantes Institutuekin elkarlanean pabiloi bat jarrita.

Hala, Espainiako kulturaren presentzia sustatu nahi dute Espainiarekiko interesa handitzen ari den herrialdeetan, bai eremu hispanikoetan, bai beste eremu linguistikoetan.

Aipatutako instituzioez gain, hurrengoekin ere aritzen gara elkarlanean programa honetan: Nazioarteko Lankidetzako Espainiako Agentziarekin, Kanpo Merkataritzako Espainiako Institutuarekin eta Espainiako Editore Gremioaren Federazioarekin.

Liburuaren, Irakurketaren eta Espainiako Letren Zuzendariordetza Nagusiak 29 liburu azoketan parte hartuko du 2006an. Azoka horietako 22 atzerrian egingo dira.

Espainia, ohorezko herrialde gonbidatua

Azoka horien helburua Espainiako errealitate kulturala erakustea da, betiere, liburua eta hori sortzen, transmititzen eta zabaltzen parte hartzen dutenak kontuan izanda.

Sortze literarioari, humanitateei, pentsamendu zientifikoari zein teknikoari, haurren eta gaztetxoen literaturari, eta abarri buruzko mahai-inguruak eta konferentziak egin ohi dituzte.

Jarduera horiek erakusketekin, zinema zikloekin, antzezlanekin, kontzertuekin, lehenengo figuren dantza ikuskizunekin, eta haurren liburu azokako kalejirekin eta ipuin-kontalariekin osatzen dituzte. Espainiako idazleen mendeurrenean oroimenezko jardueraren bat antolatu nahi izaten dugu; adibidez, hala gertatu zen "On Kixote" liburuak IV. mendeurrena bete zuenean, edota Francisco Ayalaren kasuan.

Espainiako Pabiloiaren irudia zaintzen saiatzen gara; zabala izaten da eta diseinua estetikoa zein erakargarria izan ohi du. Bertan, ISBNren Espainiako Agentziaren informazio bibliografikorako zerbitzua beti izaten da, bisitariari Espainiako liburuekin lotutako edozer arlori buruzko kalitatezko informazioa eskaintzeko. Oro har, Espainiako Editoreen Gremioen Federazioarekin partekatu ohi da espazioa.


Salto de línea

Subir