Volver

Nazioarteko lankidetza. Liburua, Irakurketa eta Letrak

Zuzendariordetza nagusi horrek nazioarte mailan egiten duena da, bere jardueren alderdirik nabarmenena, bai liburuak sustatzeari dagokionez (nazioarteko azokak), bai irakurketari dagokionez (Europa eta Iberoamerikarekin lankidetza), baina batez ere Espainiako Letrak sustatzeko egiten duen lanari dagokionez (egileek atzerrian egiten dituzten jarduerak eta itzulpenetarako diru-laguntzak).

Nazioartean, Liburuaren, Irakurketaren eta Espainiako Letren Zuzendariordetza Nagusiak hurrengo jarduerak laguntzen ditu:

  • Espainiako egileak nazioarteko azoketan, atzerriko unibertsitateetan, hispanisten elkarteetan eta Cervantes Institutuko zentroean izatea.
  • Espainiako egileen lanak, zientifikoak zein literarioak, atzerriko edozein hizkuntzatara itzultzeko eta horiek argitaratzeko laguntzak ematen ditu.
  • Hispanismoaren Ataria mantentzen du Cervantes Institutuarekin elkarlanean. Atariak munduan egiten diren hispanismo ikerketen informazio eguneratua eskaintzen du hispanismoko hiru datu-base nagusiren bidez: hispanistak, espainieraren inguruko departamentuak eta elkarteak.
  • Atzerrian Espainiako liburu-sektorea sustatzen du, diru-laguntzak emanda eta nazioarteko liburu azoketan egonda (zuzenean edo zeharka).
  • Latinoamerikan eta Kariben Liburua Sustatzeko Eskualdeko Zentroarekin (CERLALC) elkarlanean aritzen da.
  • ISBNren Espainiako Agentziaren titulartasunari bere horretan eusten dio. 2010eko abenduaren 23tik Espainiako Editore Gremioen Federazioak kudeatzen du agentzia, ISBNren Nazioarteko Agentziaren arauei jarraituz.
Subir

Esta web utiliza cookies propias para facilitar la navegación y cookies de terceros para obtener estadísticas de uso y satisfacción.

Puede obtener más información en el apartado "Cookies" de nuestro aviso legal.

AceptarRechazar