Volver

Liburua, Irakurketa eta Letrak arloaren aurkezpena

Liburuaren, Irakurketaren eta Espainiako Letren Zuzendariordetza Nagusiak Kultura Ministerioak ezarritako eginkizunak betetzerakoan sortzen dituen jarduerak, informazioa eta tresnak ezagutarazten dituzte orrialde hauek.

Zuzendariordetza Nagusiaren eta bere eskumenen inguruko informazio orokorraz gain, era guztietako erabiltzaile, profesional eta zaletuentzat edukiak aurki daitezke. Eduki horiek hurrengo arloetan banatuta daude:

  • ISBNren Espainiako Agentzia: 2010eko abenduaren 23tik, Ministerioak du agentziaren titulartasuna, baina kudeaketa Espainiako Editore Gremioen Federazioaren (FGEE) esku geratu da. Agentziaren orrialderako esteka (FGEEren web orrialdean) eta liburuen eta argitaletxeen on line datu-baseetarako sarbidea.
  • Irakurketa Sustatzeko Plana: Espainiako biztanleen artean irakurtzeko ohitura hedatzeko helburua duten jardueren informazioa.
  • Espainiako Letrak sustatzea eta hedatzea: egileak eta lan literarioak Estatu mailan zein nazioartean hedatzeko helburua duten ekintzen deskripzioa. Horiek, besteak beste, topaketak, Espainian zein atzerrian egiten diren literatur jarduerak edota mendeurrenen ospakizunak dira.
  • Liburuen Dokumentazio Zentroa: Espainian argitaletxeek eta liburuak bizi duten egoerari buruzko ikerketa orokorrak eta monografikoak. Argitaletxeen ekoizpenari buruzko datuak eta sektoreari buruzko beste ikerketa batzuetara estekak ere biltzen dira.
  • Sariak: Kultura Ministerioak urtero deitzen eta ematen dituen sarien inguruko informazioa. Kultura Ministerioak Zuzendariordetza Nagusiaren bidez saritutakoen datu-basea.
  • Liburu azokak: Kultura Ministerioak Estatu mailako zein nazioarteko azoketan duen presentzia instituzionalari buruzko informazioa. Munduko liburu azoketara eta beraien egitarauetara sarrera eta estekak.
  • Heziketa-jarduerak: ikasle etorkinek irakurtzeko dituzten zailtasunak zuzentzeko jardueren deskripzioa.
  • Erakusketa birtualak: liburuarekin, ilustrazioekin eta sariekin lotutako gaiei buruz Kultura Ministerioak egindakoak.
Subir

Esta web utiliza cookies propias para facilitar la navegación y cookies de terceros para obtener estadísticas de uso y satisfacción.

Puede obtener más información en el apartado "Cookies" de nuestro aviso legal.

AceptarRechazar