Volver

Liburuaren, irakurketaren eta letren sarien aurkezpena

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak Liburuaren, Irakurketaren eta Espainiako Letren Zuzendariordetza Nagusiaren bidez deitutako sariak dira

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak urtero Liburuaren, Irakurketaren eta Espainiako Letren Zuzendariordetza Nagusiaren bidez deitzen eta ematen dituen sarien helburua literatura sorkuntza bultzatzea da. Horretarako adituek osatutako epaimahi baten ustez bereziki nabarmendu diren lanak egin dituzten autoreei errekonozimendu publikoa egiten zaie. Era berean, hainbat erakundek eta profesionalek kulturaren hedapenaren alde egiten duten lana errekonozitzen da.

Espainiako gizartea bereizten duten hizkuntza eta kultura aniztasuna, eta gaztelerazko, katalanezko, galegozko, valentzierazko eta euskerazko literaturen aberastasuna sustatzen du Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak liburuarekin lotutako agerraldi guztietan. Aipatutakoa epaimahaien osaketan isladatzen da. Izan ere, Espainiako hizkuntza ofizial bakoitzaz arduratzen diren instituzioek ordezkari bana dute epaimahaietan.

Aditu eta ordezkari instituzionalek osatutako epaimahai horiek independentzia, zehaztasun eta inpartzialtasun osoz jokatzen dute, eta horrek sarien ospea handitzen laguntzen du. Sarien funtzioa hurrengoa da: egile gazteentzat pizgarri izatea, dagoeneko lan garrantzitsua egina duten autoreak finkatzen laguntzea, edota sorkuntzari eskainitako bizitza oso bateko ibilbidea saritzea.

Subir