Volver

Ondasun kulturalen erosketaren inguruko sarrera

Estatuak eros ditzakeen ondasunak, eta erosketa egiteko erabiltzen dituen irizpideak.

Ondasunak erosteko irizpideak

Ondasun kulturalak erostearen helburua Espainiako Konstituzioko 46. artikulua betetzea da; izan ere, ondokoak dira Estatuaren betebeharrak:

  • Ondare kulturala kontserbatzea eta babestea.
  • Ondare kulturala areagotzea.

Erosten diren ondasunak aukeratzeko, bi irizpide izaten dira kontuan: ondarea berreskuratzeko eta babesteko lana.

Hala ere, museo, liburutegi edo artxibategi bakoitzaren erosketa-politika hartzen da kontuan, nagusiki, bi ardatzetan oinarritzen dena:

  • Bildumetako hutsuneak estaltzea, adibidez, 2004ko amaieran, Reina Sofía Museo Nazionalerako Braqueren bi koadro erosi zituztenean.
  • Bilduma garrantzitsuen ospea ez galtzea; esaterako, Museo Arkeologiko Nazionalaren Greziako zeramika bilduma gero eta handiagoa da.

Erositako ondasunen kategoriak

Estatuak edozer motako ondasun kulturalak erosten ditu:

  • Ondare dokumentala.
  • Ondare etnografikoa.
  • Ondare arkeologikoa.
  • Ondare zientifiko-teknikoa.
  • Ondare historiko-artistikoa: koadroak, eskulturak, marrazkiak edo dekorazio-arteak.
Subir