Volver

Kultur ondasunen lehentasunezko erosketa

Lehentasunez Erosteko Eskubidea

Kultur ondasunen transmisioan gauza daitekeen eskubidea da lehentasunez erosteko:

  • Kultur ondasunak partikularren artean.
  • Espainiako ondare historiko artistikoko ondasunak enkante publikoan.

Administrazio guztiek daukate eskubide hau. Estatuak, ordea, lehentasuna dauka, estatuaren titulartasuneko museorako, artxibategirako edota liburutegirako ondasun higigarriak erosteko.

  • Partikularren arteko lehentasunez erosteko eskubidea: Eskubide hau partikularren artean honakoa saltzeko erabil daiteke:
    • Kultur intereseko ondasuna.
    • Ondasun Higigarrien Inbentario Nagusiko ondasuna.
    • Kultur Intereseko Ondasun izateko aitorpenaren espedientea hasita daukan ondasuna.
    Jabeek saltzeko asmoaren berri eman beharko diote dagokion autonomia erkidegoari eta Kultura Ministerioari. Hala, transmisioaren prezioa eta baldintzak zehaztu beharko dira.Salto de línea Salto de línea Jakinarazpena bidali eta, gehienez, bi hilabeteko epearen barruan, autonomia erkidegoak eta Kultura Ministerioak saltzaileari adierazi beharko diote eurek, ongintzako erakundeak edota eskubide publikoko edozein erakundek lehentasunez erosteko eskubidea erabiliko den ala ez. Aurrez, Espainiako Ondare Historikoko Ondasunak Kalifikatzeko, Baloratzeko eta Esportatzeko Batzordearen txostena beharko da.Salto de línea Salto de línea Lehentasunez erosteko eskubidea erabiltzen bada (Ministerio Agindua), ordaintzeko epea, Ministerio Agindua kaleratzen den egunetik hasita, bi ekitaldikoa da.Salto de línea
  • Lehentasunez erosteko eskubidea enkante publikoan.Salto de línea Salto de línea Enkantegileek, aurrez, lau eta sei hilabete arteko epea izango dute administrazio eskudunei Espainiako ondare historikoko edozer ondasun saltzeko enkante publikoen berri emateko. Hala, enkanteko katalogoetan ageri diren datuak bidali beharko dituzte.Salto de línea Estatuko administrazio nagusiak lehentasunez erosteko eskubidea erabili ahalko du eta, horretarako, enkantean Kultura Ministerioko ordezkari batek egon beharko du. Enkantean ateratako ondasunaren azken prezioa zehaztutako unean, aipatutako ordezkariak eskubide hori erabiltzeko asmoa adieraziko du eta, hala, ondasunaren esleipena etenda geratuko da.Salto de línea Salto de línea Gero, BOEn kaleratutako Ministerio Aginduaren bidez, eskubide hori gauzatu ahalko da, eta ondasuna norentzat izango den zehaztuko da. Administrazioak, Ministerio Agindua kaleratutako egunetik hasita, bi aurrekontu ekitaldi izango ditu ordainketa gauzatzeko.Salto de línea

Atzera Eskuratzeko Eskubidea

Atzera eskuratzeko eskubidea honakoetan erabil daiteke:

  • Kultur Intereseko Ondasuna izateko aitorpenaren espedientea hasita duen kultur intereseko edota inbentariatutako ondasun baten salerosketa, partikularren artekoa, ez denean behar bezala komunikatu;
  • Espainiako ondare historikoko ondasunen salmenta, enkante publiko bidezkoa, ez denean jakinarazi.

Eskubide honekin salerosketa kontratuaren objektu den ondasuna eskuratzen da, eroslearen baldintza beretan.

Eskubide hori erabiltzeko, salmentaren berri izaten den unetik hasita, sei hilabeteko epea izango da.

Batzordeak aldeko adostasuna eman behar du eskubidea erabili ahal izateko. Adostasun hori Ministerio Aginduaren bidez gauzatzen da.

Ezezta ezin daitekeen salmenta-eskaintza

Araudiaren arabera, Kultura Ministerioan saltzeko edota behin betiko esportatzeko aukera duen aldi baterako esportazio eskaintza aurkezten bada, Estatuko administrazio nagusiaren aldeko ezezta ezin daitekeen salmenta eskaintza dela ulertuko da. Eskaintzaren prezioa esportazio eskaeran zehaztutako balioa izango da.

Estatuko administrazioak Kultura Ministerioaren Agindu bidez onartu beharko du salmenta eskaintza hori, eta agindu hori interesdunari jakinaraziko zaio.

Administrazioak sei hilabeteko epea izango du ezezta ezin daitekeen eskaintza espresuki onartzeko edota ezeztatzeko. Onartzen badu, urtebete izango du ordainketa gauzatzeko.

Subir