Volver

Kultura-ondasunen salmenta-eskaintza zuzenak

Batzuetan, ondasunak partikularren edota erakunde ez publikoen eskutik hartzeko aukera izaten da. Horiek zuzenean Estatuari eskaintzen dizkiote ondasunok.

Partikularrak bi modutara aurkez dezake saltzeko eskaintza:

  • Arte Ederren eta Ondare Kulturalen Zuzendaritza Nagusian zuzenean aurkeztuta (Kultura Ministerioa) edota
  • bildumak handitzeko interesa duen erakunde publikoaren bidez.

Eskaintza aurkezteko, honako informazioa behar da:

  • Ondasunaren argazkia.
  • Eskaintzako prezioa.
  • Eskaintzailearen datuak:
    • Izena.
    • Abizenak.
    • Telefonoa.
    • Harremanetarako helbidea.

Eskaintza horiek Espainiako Ondare Historikoko Ondasunak Kalifikatzeko, Baloratzeko eta Esportatzeko Batzordeari jakinaraziko zaizkio. Batzordeak irizpena emango du, eta bilduma publikoetarako interesik baduen edo ez eta prezioa egokia den edo ez erabakiko du.

Subir

Esta web utiliza cookies propias para facilitar la navegación y cookies de terceros para obtener estadísticas de uso y satisfacción.

Puede obtener más información en el apartado "Cookies" de nuestro aviso legal.

AceptarRechazar