Volver

Ondare Historikoa babesteko erregimen orokorrak

La Ley 16/1985 de 25 de junio del Patrimonio Histórico Español, en los Títulos V, VI y VII, recoge una serie de categorías a partir de las cuales se desarrollan normas de protección concretas.

    • Ondare arkeologikoaSalto de líneaOndare Historikoaren Legeko 40. artikuluaren arabera, ondare arkeologikoa metodologia arkeologiko bidez azter daitezkeen ondasun higigarriak edota higiezinak dira. Horiek ateratakoak edo ez ateratakoak izan daitezke eta lurrazalean, lurpean, itsasoan edota plataforma kontinentalean egon daitezke. Era berean, ondare honen zati dira gizakiaren historiari eta horren jatorriari zein arbasoei lotutako elementu geologikoak eta paleontologikoak. Salto de líneaAzkenik, legeak dio aztarnategi arkeologikoetako ekintzak indusketak edota prospekzioak izan daitezke. Gainera, administrazio eskudunak behar bezala baimendu behar ditu, eta deskubritutako ondasun guztiak jabari publikokoak izango dira; hau da, ezingo dira salerosi.
    • Ondare etnografikoaSalto de líneaAtal honetan, alderdi materialetan, sozialetan eta espiritualetan, Espainiako herriaren kultura tradizionalaren adierazpen diren edota izan diren ezagutzak eta jarduerak hartzen dira barne. Gainera, galtzeko arriskuan daudenak bereziki babesten ditu, eta administrazio eskudunak ondasun higigarriok, higiezinok edota ez-materialok aztertzeko eta horiei buruzko agiri zientifikoak lortzeko beharrezko neurriak onartu beharko ditu.
    • Eliza Katolikoaren Ondasun Higigarrien InbentarioaSalto de líneaEzinbestekoa da Eliza Katolikoaren ondasun higigarrien babes juridikoari erreferentzia egitea; izan ere, instituzio horrek esku pribatuetan dauzka Espainiako ondare historikoko ondasun gehienak. Salto de líneaOndare Historikoaren Legeko 28. artikuluan honakoa zehazten da: «Kultur intereseko ondasun higigarriak eta Inbentario Nagusiak barne hartutako eta elizaren eskuetan dauden ondasun higigarriak ezingo dira partikularrei edota merkataritzako erakundeei transmititu». Gainera, bosgarren xedapen iragankorrean legegilearen agindua dago administrazio publiko eskudunei zuzenduta. Kasu honetan, administrazio publiko eskudunak autonomia erkidegoak dira, eta Elizaren Ondasun Higigarrien Inbentarioa egiteko agintzen zaie. Katalogatzeko urteko kanpaina horiek, 1986az geroztik, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren eta autonomia erkidegoen arteko hitzarmen bidez finantzatzen dira. Bigarren fase horretan, autonomia erkidegoek juridikoki zein ondasun zein kategoriatan babestu aukeratu beharko dute; hau da, Interes Kulturaleko Ondasunen Erregistroan edota Ondasun Higigarrien Inbentario Nagusian.
    • Ondare dokumentalaSalto de líneaDokumentua kontzeptuak hizkuntza naturaleko edota arrunteko adierazpen oro eta beste edozein adierazpen grafiko, soinu adierazpen edota irudi adierazpen hartzen ditu barne. Adierazpenok edozer euskarri materialetan jasotakoak izan daitezke, baita euskarri informatikoetan ere. Ondare Historikoaren Legeak ondare dokumentalaren zentsua egiteko betebeharra ezartzen du. Hori Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren eta autonomia erkidegoen arteko lankidetza hitzarmenen bidez egiten da, eta honakoak hartzen ditu barne:
      • Edozer erakunde publikok sortutako, kontserbatutako edota bildutako dokumentuak eta zerbitzuon kudeaketari lotutakoak.
      • Erakunde edota elkarte politikoek, sindikalek edota erlijiosoek eta kulturaren edota hezkuntzaren alorreko erakunde, fundazio eta elkarte pribatuek sortutako, kontserbatutako edota bildutako berrogei urte baino gehiagoko dokumentuak.
      • Erakunde partikularrek edota pertsona fisikoek sortutako, kontserbatutako edota bildutako ehun urte baino gehiagoko dokumentuak.
    • Ondare bibliografikoa Salto de líneaOndare Historikoaren Legeko 50. artikuluaren arabera, ondare honetan honakoak sar daitezke:
      • Liburutegi eta bilduma bibliografiko publikoak eta lan literarioak, historikoak, zientifikoak edota artistikoak, banakakoak edota serieak eta eskuz idatzitakoak edo ez, eta liburutegietan edota zerbitzu publikoetan, gutxienez, hiru ale ez daudenak.
      • Lan literarioak, zientifikoak edota artistikoak, banakakoak edota seriekoak, eskuz idatzitakoak edo ez, eta liburutegietan edota zerbitzu publikoetan, gutxienez, hiru ale ez daudenak.
      • Film zinematografikoen, ikus entzunezko materialen eta antzekoen aleak, euskarri materiala edozein izanda ere, eta zerbitzu publikoetan, gutxienez, hiru ale daudenak eta film zinematografikoen kasuan bakarra.
      Salto de líneaKasu horretan, Ondare Bibliografikoaren Katalogo Kolektiboa egiteko betebeharra ezartzen da. Ondare Dokumentalarekin gertatzen den moduan, katalogo hau ere Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren eta autonomia erkidegoen arteko lankidetza hitzarmenaren bidez gauzatzen da.
Subir