Ud está aquí:
  1. Hasiera
  2. Kultura
  3. Kultura Ondarea
  4. Esportazioa / Inportazioa
  5. Ondasun kulturalen esportazioa
  6. Kultura-ondasunak beste herrialde batzuetara esportatzea

Volver

Kultura-ondasunak beste herrialde batzuetara esportatzea

Aurrekoan bezala, behin betiko esportazio lizentzia beharko dute, aldi baterako, saltzeko aukerarekin edo aldi baterako Espainiatik ateratzeko:

  • Ehun urte baino gehiago dituzten kultura ondasunak.
  • Ondare historikoaren Ondasun Higigarrien Inbentario Nagusian sartuta daudenak.

Ehun urte baino gutxiago dituzten ondasunen kasuan (CE) 116/2009, del Consejo del 18 de diciembre de 2008 relativo a la exportación de Bienes Culturales:

  • Esportazio baimena behar dute berrogeita hamar eta ehun urte arteko antzinatasuna duten ondareek beren balioak ondorengo zifrak gainditzen badituzte:
Beste herrialde batzuetarako esportazioa
Ondasun mota Balorazioa eurotan
Marrazkiak, grabatuak eta argazkiak 15.000
Akuarelak, urkoloreak eta pastelak 30.000
Eskulturak 50.000
Koadroak 150.000

Kopuru horietatik behera geratzen diren 50 eta 100 urte arteko ondasunak esportazio baimena eskatu beharko dute, baina aduanako agintarien aurrean lan horrek esportazio baimenik ez duela behar ziurtatzen duen Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren ziurtagiria emango zaie

Aldi baterako esportazio lizentzia eskatu ahal izango dute, sekula ez behin betikoa ezta aldi bateko saltzeko aukerarekin:

  • Kultura Intereseko Ondasunek edo Kultura Intereseko Ondasun izendatzeko espedientea hasita dutenek.
  • Kautelazko neurri gisa esportatu ezin direnak izendatu badituzte.
  • Titularitate publikoko ondasunak.
  • Ez dute esportazio baimenik behar (nahiz eta esportazio eskatzaileak zinpeko aitormena edo lanen gaurkotasuna ziurtatzen duen beste dokumenturen bat aduanan aurkeztu beharko duen):
    • Goian aipatutako zifren azpiko balioa duten berrogeita hamar eta ehun urte arteko ondasunak.
    • Berrogeita hamar urte baino gutxiago dituzten ondasunak, bai bizirik dauden egileenak, bai hilda daudenenak.

Subir

Esta web utiliza cookies propias para facilitar la navegación y cookies de terceros para obtener estadísticas de uso y satisfacción.

Puede obtener más información en el apartado "Cookies" de nuestro aviso legal.

AceptarRechazar