Volver

Kultur Ondasunen esportaziorako inprimakiak

Esportazio baimenerako inprimakiak Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioan jaso daitezke edo zuzenean web-orri honetatik jaits daitezke.

Eskaerak, besteak beste, ondoko datu hauek izan beharko ditu:

  • Eskatzaileari buruz: bere titulu juridikoa eta ondasunaren azterketa edo gordailatzea baimentzeko konpromisoa.
  • Eskatzaileari buruz: identifikazio kodea, izango balu, eta horrelakorik ezean, Inbentario Nagusian sartzeko espedienteren bati hasiera eman zaion ala ez eta ondasunaren kokapena.
  • Ondasunaren balioaren aitormena, eskatzaileak egina, inportatutako ondasunen kasuan salbu, (16/1985 legearen 32. artikuluan aurreikusten den bezala.

Ondasuna Ondasun Higigarrien Inbentario Nagusian ez dagoenean, eskaerari gainera, ondokoa erantsiko zaio:

  • Objektuaren gutxienez 8 x 12 cm-ko neurria duten lau argazki, ondarearen izaerari dagokion euskarri egokian, bai taldeari bai xehetasunari dagokiona, objektuak identifikaziorako hala eskatzen badu, edo bestela, aurreko aldearena eta atzeko aldearena.
  • Objektuaren deskripzio teknikoa, materia, prozedura eta neurriak zehaztuta, baita garaia, eskola edo egilea, ezaguna balitz. Deskripzio bibliografikoa.
  • Objektu, harri edo metale preziatuen kasuan, pisua ere zehaztu beharko da.
  • "Inportatutako ondasunak" direnean (16/1985 Legearen 32. artikuluan zehaztua), aduanako bulegoetan aurkeztutako aitormenaren fotokopia aurkeztu beharko da.

Esportazio baimena ondorengo helbidera bidali behar da:

Junta de Calificación, Valoración y Exportación de Bienes del Patrimonio Histórico EspañolSalto de líneaSubdirección General de Protección del Patrimonio HistóricoSalto de líneaDirección General de Bellas Artes y Bienes Culturales y de Archivos y BibliotecasSalto de líneaMinisterio de Educación, Cultura y DeporteSalto de líneaPlaza del Rey, 1. Planta 4.ªSalto de líneaTel.: 91 701 70 40Salto de líneaFaxa: 91 701 73 81Salto de línea

Subir