Volver

Estatuaren bermearen funtzionamendua

Estatuaren Bermea Espainiako Estatuak eta ondasunaren jabeak elkarrekin hartzen duten konpromisoa da, eta instituzio antolatzaileak egiten du bi parteen arteko hitzarmena.

Asegurua egiteko badago sistema konbinatu bat: Hasierako kopuru batetik muga batera (frankizia) arteko kopurua instituzio antolatzaileak kontratatzen dio aseguru-etxe pribatu bati, eta muga horretatik gorako guztirako Estatuak hartzen du kalte-ordainak ordaintzeko erantzukizuna. Frankiziak izan behar dituen mugak 1680/1991 Errege Dekretuan datoz jasota.

Hala badagokio emango diren kalte-ordainen kopurua, 1680/1991 Errege Dekretuan jasota datozen honako arau hauek ezarri dituzte:

  • Obra galtzeagatik, lapurtzeagatik edo hondatzeagatik Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak eskaeran aitortutako eta Estatuaren Bermea emateagatiko Aginduan onartutako kopurua itzuliko dio obra lagatu duenari.
  • Obrak izan duen kalteagatik, hauxe izango da kalte-ordaina:
    • Obra berriztatzeak duen kostua. Kopuru hori lagatzaileak eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak elkarren artean ados jarrita ezarriko da, edo, ados jartzen ez badira, bi aldeek onartutako peritoak ezarriko du obra berritzeak zer kostu duen.
    • Berritu ondoren obrak merkatuan duen balio-galerak adinako kopurua. Kopuru hori lagatzailea eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa ados jarrita ezarriko da, edo, adostasunik ez badago, bi aldeek onartzen duten perituak jartzen duena izango da.
    • Kalte-ordainaren zenbatekoa ezingo da obrak duen balioa baino gehiago izan; horretarako kontuan hartuko da eskaeran aitortutako eta Estatuaren Bermea emateko Aginduan onartutako balioa zein den.
Subir