Volver

Ondare Historikoaren Kontseilua

Estatu Administrazioen eta autonomia erkidegoen arteko lankidetzarako organoa da, eta Espainiako Ondare Historikoari buruzko komunikazioa eta jardute eta informazio programak elkarri trukatzeko erraztasunak ematea du funtsezko helburu.


Funtzioak

Espainiako Ondare Historikoaren Kontseiluak funtzio hauek ditu:

  • Espainiako Ondare Historikoari buruzko Estatuko zein probintzietako jardute-programak eta emaitzak ezagutzea.
  • Ondare Historikoari buruzko informaziorako plan-nazionalak egitea eta onartzea. Plan horiek zerbitzu ezberdinen arteko komunikazioa sustatzea eta ikerketa teknikoa eta zientifikoa garatzeko beharrezkoa den informazioa bultzatzea dute helburu.
  • Ondare Historikoari buruzko heziketa- eta dibulgazio-jardueren kanpainak egitea eta proposatzea.
  • Espainiako Ondare Historikoari dagokionean Espainiak hartutako nazioarteko konpromisoak betetzeko beharrezkoa den lankidetza bermatzeko hartu behar diren neurriei buruzko informazioa ematea.
  • Legez kanpoko esportaziotik berreskuratu diren ondasunen norakoari buruzko informazioa ematea.
  • Presidenteak kontsulta egiteko eskatu duen eta ondare historikoarekin zerikusia duten gaiei buruzko txostenak egitea.
  • Kontseiluak dituen eskumenen barnean, lege-xedapenen edo arautegiren batek emandako beste edozer funtzio.

Gaiarekin lotutako dokumentuak

  • Espainiako Ondare Historikoaren 16/1985 Legea, 3. artikulua(PDF: 119 Kb)
  • 111/1986 Errege Dekretua, 2-6 artikuluak(PDF: 126 Kb)
Subir