Volver

Espainiako Kultura Ondarearen Institutua

Espainiako Kultur Ondarearen Institutua, lehen Espainiako Ondare Historikoaren Istitutua zena, 1985ean sortu zen, bi arrazoi nagusigatik: Espainia beste herrialde batzuei atxiki zitzaielako kultur ondareari buruzko itunen, hitzarmen eta beste administrazio-mekanismo batzuen bidez, eta ordura arte zeuden erakundeak Estatuko zentro bakar batean elkartzeko beharra sortu zelako. Horrela, ondasun kulturalen kontserbazio eta berriztapenaren arloan oinarrizko irizpedeak bateratu egingo zirela bermatu zen.

Funtzioak

  • Ondare Historikoaren ondasun higiezinak kontserbatzeko eta berriztatzeko planak egitea eta gauzatzea, Azpiegituren eta Kultura Ekipamenduen Gerentziak dituen funtzioei kalterik egin gabe, eta beste administrazio publiko batzuekin eta entitate publiko zein pribatuekin lankidetzan aritzea plan horiek garatzeko eta planei jarraipena egiteko.
  • Ondare Historikoaren ondasun higigarriak kontserbatzeko eta berriztatzeko planak egitea eta gauzatzea, baita ondare dokumentala eta bibliografikoa osatzen duten funtsena ere, eta beste administrazio publiko batzuekin eta entitate publiko zein pribatuekin lankidetzan aritzea plan horiek garatzeko eta planei jarraipena egiteko.
  • Atzerrian Espainiako ikerketa arkeologikoari buruzko proiektuak sustatzea eta bultzatzea.
  • Espainiako Ondare Historikoaren eta ondare horri buruz egindako proiektuen, esku-hartzeen eta lanen gaineko dokumentazioa artxibatzea, tratamendu teknikoa egitea eta hedatzea; ondarea kontserbatzeko eta berriztatzeko irizpideak, metodoak eta teknikak ikertzea eta aztertzea, eta ondare horren parte diren ondasun higiezinak eta higigarriak kontserbatzeko eta berriztatzeko teknikariak eta adituak prestatzea.

Antolaketa

Espainiako Kultur Ondarearen Institutuak bost zerbitzu ditu, bere esku dituen funtzioak bete ditzan:

Monumentuak. Ondasun higiezinak kontserbatzeko eta berriztatzeko planak egiteko eta gauzatzeko ardura du.

Lan hauek egiten ditu:

  • Hiri-eraikin eta multzoak kontserbatu eta berriztatu, finkatze-, berritze- eta mantentze-lanak eginez;
  • arkeologi aztarnategiak iduskatu, ikertu eta aztertu, materialak kontserbatu eta emaitzak zabaldu;
  • ikerketa eta dokumentazio etnografikoa egin.

Liburuak eta Dokumentuak. Ondare dokumentala eta bibliografikoa kontserbatzen du; horretarako, beharrezko diren prebentzio-neurriak ematen ditu eta eskuizkribuak, idazkunak, koadernatzeak, grabatuak, marrazkiak, material fotografikoak eta abar berriztatzen ditu.

Ondasun Higigarriak. Gure Ondasun Historikoa osatzen duten objektu artistikoak, arkeologikoak eta etnografikoak kontserbatzeko eta berriztatzeko planak egiten eta gauzatzen ditu, eta beste zentro batzuei aholkularitza teknikoa ematen die.

Dokumentazioa.

  • Ondare Historiko Artistikoari buruzko dokumentazioa artxibatzen, prozesatzen eta hedatzen du, baita ondare horri buruz egin diren proiektuei, ikerketei eta lanei buruzko dokumentazioa ere.
  • Espainiako Kulture Ondarearen Institutuaren argitalpen-plana egiten du, bai zentroak duen jarduera profesionalari buruz bai kontserbatzeko eta berriztatzeko metodo eta tekniken gaineko ikerketari buruz.

Laborategiak. Ondasun kulturalak kontserbatzeko eta berriztatzeko lanetan lagutzen dute alderdi zientifikoei eta teknikoei dagokienean. Jarduketa-eremuek obraren materialaren azterketa, kontserbazio-egoera eta obra zaintzeko teknikak eta faktoreak hartzen dituzte kontuan.

Gaiarekin lotutako edukiak

Subir