Herritarrentzako zerbitzuak Ondare Kulturalari
Kultura Ministerioak Espainiako Ondare Historikoa babesteko eta kontserbatzeko ardura duten bi zuzendariordetza ditu bere egituraren barruan, eta zuzendariordetza horiek Arte Ederren eta Ondare Kulturalen Zuzendaritza Nagusiaren menpeko dira.
Ondare Historikoa Babesteko Zuzendariordetza Nagusia. Ondare Historikoa babesteko erregimen juridikoa aplikatzeko ardura du. Gainera, zuzendariordetza honek honako erakunde hauek koordintazeko ardura du:
Espainiako Kultur Ondarean Institutuko Zuzendariordetza Nagusia. Hauek dira dituen funtzio nagusienak: Espainiako Ondare Historikoa kontserbatzeko eta berriztatzeko planak egin eta gauzatzea: ondare hori berriztatzeko eta kontserbatzeko metodo eta teknika eguneratuak aztertzea: ondareari eta proiektuei buruz dagoen dokumentazioa artxibatzea, tratamendu teknikoa egitea eta hedatzea: kasu zehatz bakoitzean egindako esku-hartzeak eta lanak; nazioarteko erakundeekin hedapen-lanak eta elkartrukea; institutuaren helburuak betetzeko teknikariak prestatzea, eta ondarea kontserbatzeko beste administrazio publiko batzuekin eta erakunde publiko zein pribatuekin hitzarmenak egiteko porposamenak egitea.
Kultura Ministerioak Espainiako Ondare Historikoaren 16/1985 Legeak 6b atalean ezarritako kasu hauetan soilik ditu eskumenak.