Volver

Jarduera ildoak Ondare Historikoa

Ondare Historikoa Babesteko Zuzendariordetza Nagusiak eta Espainiako Kultur Ondarearen Institutuak zenbait jarduera ildoren bitartez egiten dute lan. Horien artean honako hauek nabarmentzen dira:

  • Ondare Historikoaren Babesa: Espainiako espoliazioa eta legez kanpoko esportazioa zaintzeko lege-mekanismoak ezartzea eta mantentzea; horretarako, katalogazioa, inbentarioa, erregistroa eta ondareen dokumentazio tresnak hobetzen ari dira.
  • Estatuko bildumak aberastea: Estatuaren ondare kulturalak erosteko zenbait modu bideratzea; hala nola, museoak, liburutegiak eta artxiboak.
  • Ondare Historikoan inbertitzea: Urtero Espainiako Ondare Historikoaren ondasunak kontserbatzeko eta erosteko lanak finantzatzen dira; aldi berean, sormen artistikoa ere sustatzen da, kulturako %1en bitartez.
  • Autonomia erkidegoen arteko koordinazioa eta komunikazioa: Autonomia erkidegoek ondare historikoen babesaren arloko eskumenak beren gain hartu dituzte, eta beren lege propioak idatzi dituzte. Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa elkarlanean aritu behar du, bai eta koordinatzaile lanak ere; bereziki, Ondare Historikoaren Batzordearen bitartez.
  • Nazioarteko lankidetza: Europa eta mundu mailan ondarearen kudeaketan engaiatutako erakundeekin ezarritako harremanen bitartez; Ondarearen arloan nazioarteko ekimenen programei bultzada ematea eta Espainiak berretsitako Ondare Kulturalaren inguruko Nazioarteko Konbentzioan ezartzen diren betebeharrak betetzeko konpromisoa.
  • Kontserbazioa eta berriztapena: Espainiako Kultur Ondarearen Institutuak, Elizaren, Administrazio Publikoen eta Estatuaren lan artistikoak eta objektu arkeologikoak berriztatzeko eta helburuak betetzeko urtero egiten dituen ahaleginetan, honako egitasmo hauek jartzen ditu martxan: Katedralen Plan Nazionala, Ondare Industrialaren Plan Nazionala, Gazteluen Plan Nazionala eta Gizateriaren Ondarearen Plan Nazionala.
Subir