Jabetza intelektualaren eskubideen iraupena eta transmisioa

Zein iraupen dute jabetza intelektualeko eskubideek?Obraren ustiapen eskubideen epe orokorra autorearen bizitza eta hura hil ondoreneko hirurogeita hamar urtekoa da. Eskubide moralentzat eta beste prestazio batzuentzat beste epe batzuk daude, baita 1987a baino lehen hildako egileentzat ere.

Obra edo prestazio bat noiz dago jabari publikoan?Eskubideen babes epea amaitzean, obra edo prestazio jabari publikora pasatzen da, eta edonork, modu askean eta dohainik erabil dezake.

Besterendu al daitezke jabetza intelektualeko eskubideak?Oro har, ondare eskubideak idatzizko dokumentu bidez besterendu daitezke.

Subir

Esta web utiliza cookies propias para facilitar la navegación y cookies de terceros para obtener estadísticas de uso y satisfacción.

Puede obtener más información en el apartado "Cookies" de nuestro aviso legal.

AceptarRechazar