Jabetza intelektualaren eskubideen urraketa

Zer ondorio du lan edo prestazioak baimen gabe erabiltzeak? Lan eta prestazioak titularren baimen gabe erabiltzeak jabetza intelektualeko eskubideak urratzea eragin dezake. Arau-hauste bat gertatzen denean, titularrak legean aurreikusituko ekintza penalak edota zibilak abian jar ditzake.

Nola zigortzen da pirateria? Pirateria, baldintza larrienetan, Zigor Kodearen 270, 271 eta 272. artikuluetan tipifikatuta dago, eta espetxe-zigor eta isunekin zigortuko da.

Norbaitek nire jabetza intelektualeko eskubideak urratu baditu, non jaso dezaket aholkularitza? Jabetza Intelektualeko Zuzendariortza Nagusiak ez du bere funtzioen artean pertsona fisiko edo juridikoei aholkularitza ematearena. Horretarako, gaian aditua den abokatu baterengana jo behar da.

Gaiarekin lotutako dokumentuak

Salto de línea

Documentos Relacionados

Subir