Jabetza intelektualaren erregistroa

Lan bat babesteko beharrezkoa al da erregistratzea? Ez. Lana bere sortze hutsagatik babestez denez, Jabetza Intelektualeko Erregistroan izena ematea hautazkoa da. Hori bai, komenigarria da lan eta prestazioetan eskubide erreserba eta © ikurra adieraztea, eta fonogrametan, eskubide erreserba eta ® ikurra.Salto de líneaSalto de líneaErregistroan izena emateak hurrengo abantailak ematen ditu: alde batetik, inskribatutako eskubideak daudela eta aurkakoa frogatu ezean titularrari dagozkiola adierazten du; eta bestetik, inskribatutako eskubideei publizitatea ematen die.

Nola erregistratu dezaket lan edo prestazio bat?Jabetza Intelektualeko Erregistroan eskaera aurkeztu eta tasa bat ordaindu behar da. Eskaera-eredua eta kasu bakoitzean beharrezko den dokumentazioa Jabetza Iintelektualaren Erregistro Nagusian jaso daitezke.Salto de línea"Jabetza Intelektualaren Erregistro Nagusia" atalera esteka

Non erregistratzen da? Egileak berak aukeratu dezake non egin: lurralde erregistroetan, edo, izango balitu, bere bulego delegatuetan, edota Erregistro Zentralaren probintziako bulegoetan. Jabetza Intelektualaren Erregistro Nagusiko bulegoen helbideak "Helbide interesgarriak" atalean kontsultatu daitezkeSalto de línea"Helbide interesgarriak" atalera esteka

Gaiarekin lotutako dokumentuak

Salto de línea
Subir