Columna derecha
Ud está aquí:
  1. Aurkezpena
  2. Donejakue Urteak
  3. 1999ko Donejakue Urtea

1999ko Donejakue Urtea

Santiago de Compostela, Gloriaren portikoa ©Archivo Xacobeo, Xunta de Galicia

Askotarikoak izan ziren Donejakue Bidean 1999ko Donejakue Urtea prestatzeko egin ziren programak, baina helburu bateratu bat zuten guztiek: bideen eta haien ondare historikoaren kontserbazioa eta hobekuntza, baita Bidearen zabalpen kultural eta turistikoa ere, bai Espainian nola nazioartean, erromesaren arretari merezi duen garrantzia emanez. Aipatzekoa da berezia izan zela Donejakue Urte hori, bigarren milurteko azkenekoa baitzen.

Gertaera handi horren garrantzia aurreikusita, Donejakue Kontseilua berrantolatu egin zen uztailaren 4ko 1095/1997 Errege Dekretuaren bidez, eraginkorragoa izan zedin.

Gainera, 1999ko Urte Santuarengatik eta 2000. urtean Santiago Europako kultura hiriburua zenez, hobari fiskalen araubide berezi bat onartu zen sektore pribatuaren ekimenak sustatzeko, Zergen, Administrazioaren eta Ordena Sozialaren abenduaren 30eko 67/1997 Legearen hamargarren xedapen gehigarriaren bidez.

Subir

Esta web utiliza cookies propias para facilitar la navegación y cookies de terceros para obtener estadísticas de uso y satisfacción.

Puede obtener más información en el apartado "Cookies" de nuestro aviso legal.

AceptarRechazar