Columna derecha
Ud está aquí:
  1. Aurkezpena
  2. Donejakue bidea

Donejakue bidea

Santiago de Compostela, Gloriaren portikoa ©Archivo Xacobeo, Xunta de Galicia

IX. mendean Santiago Konpostelakoan Santiago apostoluaren hilobia aurkitu zutenez geroztik, erromesek mendeetan zehar eratu zituzten Donejakue Bidearen ibilbide guztiak, amaiera Santiagon dutelarik.

Santiagoko erromesaldiak bertaratzeko bidea indar handiz zehaztu du, beste erromesaldi askok ez bezala. Santiagorako bide historikoen lekukotza jasotzen duten erromesen bidaia-liburuak ugariak dira. Horren adibide da Aymeric Picaudek XII. mendean idatzitako kontakizuna, Kalistoren Kodexaren V. liburuan jasoa, non berak Frantses Bidea jarraituz egin zuen erromesaldia xehetasun guztiekin kontatzen baitu.

Donejakue Bidearen ibilbide historikoak Europako komunikabide garrantzitsu eta ezagunenetarikoak izan ziren duela mende batzuk. Europako kultura komuna hedatzeko ardatz multzo bat zen eta Espainia iparraldeko eskualde askotako bizitza soziala eta ekonomikoa eraldatzea lortu zuten. Horrez gain, haien inguruan biztanle kopuru handi samarra biltzen zuten eta ekonomikoki indarra zuten hiri eta hiribildu garrantzitsuak agertu ziren; gremioak ere indarrez ezarri ziren haietan. Kultura eta tradizioak transmititzeko iturri amaigabea izan zen Bidea, eta beste herrialde batzuetatik zetozen estiloak zabaltzea posible egin zuen, Bidean zehar dauden eliza, katedral eta eraikuntza zibiletan ikus dezakegun bezala.

Balio espiritualaz gain, Donejakue Bidea Espainiako ondare kulturalik garrantzitsuenetakoa da, ondare materialaren eta immaterialaren ikuspegitik. Gainera, Frantses Bidea eta Penintsula Iparraldeko Bideak Munduko Ondare dira 1993tik eta 2015eko uztailetik, hurrenez hurren. Penintsula Iparraldeko Bideak Munduko Ondare izendatu zituzten Bonnen 2015eko ekainaren 28 eta uztailaren 8 artean ospatutako Batzordean, eta, jatorrira itzuliz, Frantses Bideak adierazten duen erromesaldien fenomenoa osatzen dute. Lau dira Penintsula Iparraldeko Bideak (Kostaldeko Bidea, Barnealdekoa, Euskal-Errioxarra eta Liebanakoa) eta Bidearen historiaren hastapenetan izan ziren ibilbide guztietako aipagarrienak dira.

Orrialde hauetan biltzen ditugun lau ibilbide historiko hauek multzo historiko-artistiko izendatu zituzten 1962an eta nazioarteko sari asko jaso dituzte urteotan. Horrela, 1987an Europako Lehen Ibilbide Kultural izendatu zituen Europako Kontseiluak, eta 2004an Europako Ibilbide Kultural Handiaren izendapena eman zieten.

2004an, Asturiasko Printzea saria jaso zuen Donejakue Bideak, «erromesaldietako lekua eta pertsonen eta herrien arteko elkargune izateagatik, mendeetan zehar anaitasunaren ikur eta Europako kontzientziaren egituratzaile bihurtuz». Izan ere, ez da ahaztu behar Bidea, ibilbide kultural bezala, edo ibilbide artistiko, galtzada historiko edo kirolari eta turistentzako bide gisa «historia guztiko Europako kulturaren hiribide nagusia» izan dela.

Subir

Esta web utiliza cookies propias para facilitar la navegación y cookies de terceros para obtener estadísticas de uso y satisfacción.

Puede obtener más información en el apartado "Cookies" de nuestro aviso legal.

AceptarRechazar