Ud está aquí:
  1. Aurkezpena
  2. Donejakue bidea
  3. Kostaldeko Bidea
  4. Kostaldeko Bidearen ibilbidea

Kostaldeko Bidearen ibilbidea

Kostaldeko Bidearen ibilbidea

Kostaldeko Bidea Irundik abiatzen da, eta Bidasoa zeharkatu ondoren Hondarribia, Donostia, Zarautz eta Zumaiako portu garrantzitsuetatik igarotzen da. Kantabriako kostaldea jarraituz, Castro Urdiales, Laredo, Santoña, Noja, Santander, Santillana del Mar edo San Vicente de la Barquera herrietatik pasatzen da. Tina Mayorreko itsasadarrean hasten da bidearen Asturiaseko zatia, eta Llanes, Ribadesella, Gijon, Aviles edo Vegadeo bezalako hiriak zeharkatzen ditu, hainbat ibilbide desberdin Oviedora iristen direlarik. Asturiaseko hiriburura iritsi eta gero, Ribadeorantz jarraitu behar dute erromesek. Asturias eta Galizia arteko muga den Eo ibaiaren itsasadarrean, bideak Ribadeo, Vilanova de Lourenza, Mondoñedo eta Vilalba zeharkatzen ditu, Arzuan, Santiagotik oso gertu, Frantses Bidearekin elkartu arte.

Erromes-bide honek sendotzeak erakunde erlijioso handi askoren sorrera ekarri zuen. Horren adibide dira Bilbo eta Mondoñedoko katedralak, erromesentzako lekua beti eskain zezaketen monasterioak, hala nola, Sobrado dos Monxes, eta Ziortza eta Santillana del Marreko kolegiatak.

Subir

Esta web utiliza cookies propias para facilitar la navegación y cookies de terceros para obtener estadísticas de uso y satisfacción.

Puede obtener más información en el apartado "Cookies" de nuestro aviso legal.

AceptarRechazar