Ud está aquí:
  1. Aurkezpena
  2. Donejakue bidea
  3. Frantses bidea

Frantses bidea

Santa Maria katedrala, León ©Ministerio de Educación Cultura y Deporte / Juan F. Morillo

Frantses Bidea da ibilbiderik ezagunena eta erabiliena, eta UNESCOk Munduko Ondare izendatu zuen 1993an.

Bide hori ez zen eratu Nafarroako Antso Nagusiaren garaira arte, XI. mendera arte, alegia. Erlikiaz eta santuen gorpuzkiz beteriko ibilbideari irudimen epikoa gehitu zitzaion: Santiago apostolua ametsetan agertu zitzaion Karlomagnori, Esne Bidea bere hilobia aurkitzeko seinalea zela azaldu eta Espainia musulmanen menpetik askatzeko hura askatzeko eskatuko dio. Horrela, bideak Karlomagnoren eta Errolanen ustezko egitandiaren ibilbidea adierazten zuen. Horrek garaiko errealitatea baieztatuko luke, Errekonkistan burges frankoek eta baroi burgundiarrek presentzia izan zutela, alegia. Mistifikazio horien nahasturatik sortu zen Frantses Bidea.

XI. mendean erromesen kopuruak gora egin zuen eta erregeak antolakuntza-lanei ekin zieten, haien igarotzea errazteko. Alexanro III.ak emandako Bula Regis Aeterni buldak emandako pribilegio guztiak berresteaz gain, barkamen osoa eman zuen eta Frantses Bidea Donejakue Bideko ibilbide nagusi bilakatzea erraztu zuen.

Bidea kultu-gune gisa ulertzen zen, eta barnean hartzen zituen arte eta kultura berezkoak. Gainera, merkataritza-ardatz garrantzitsua eta ezagutzaren zabalpenerako bidea ere izan zen: Donejakue Bidean esan, predikatu, kontatu, zizelkatu edo margotzen zen edozer askoz jende gehiagorengana eta leku gehiagotara heltzen zen.

Subir

Esta web utiliza cookies propias para facilitar la navegación y cookies de terceros para obtener estadísticas de uso y satisfacción.

Puede obtener más información en el apartado "Cookies" de nuestro aviso legal.

AceptarRechazar