Frantses Bidea Garesen elkartzen diren bi adarretatik sartzen da penintsulara: bat Nafarroatik, Orreagatik sartu eta Gareseraino iristen dena Iruñea zeharkatu ondoren, eta bestea Aragoitik; azken hori Somportetik abiatzen da eta Huescako Jaca eta San Juan de la Peña herriak atzean utzita Leireko monasteriotik eta Zangozatik pasatzen da Garesera heldu aurretik. Bertatik, bi bideak elkartu egiten dira eta hego-mendebalderantz jotzen dute, Errioxara sartu aurretik Lizarra eta Vianatik pasatuta. Bideak aurrera jarraitzen du Logroño, Santo Domingo de la Calzada, Najera, Burgos, Leon eta Astorgatik pasaz, eta Gaztela eta Leongo erkidegoa zeharkatu ostean Galizian sartzen da Pedrafita do Cebreiro herritik Santiagora iritsi arte.