Ud está aquí:
  1. Aurkezpena
  2. Donejakue bidea
  3. Liebanako Bidea

Liebanako Bidea

Kantabria, Liebanako Bidea, Santo Toribio de Liébana ©Gobierno de Cantabria

Liebanako Bidea Kostaldeko Bidearen adar bat da. San Toribio Astorgako apezpikuaren gorpuzkia eta berak Jerusalemdik ekarritako Lignum Crucis erlikiak (Elizak onartzen dituen Kristoren Gurutzearen zatietako handiena) gurtzeko sortu zen. 2015eko uztailean Munduko Ondare izendatu zuten. Bi gurtze- eta debozio-objektu horiek San Martin de Turienoko (gaur egun Santo Toribio de Liebana) monasteriora eraman zituzten musulmanen inbasioa eta gero, babestu eta gordetzeko. Zenobioa Potes herritik kilometro gutxira dago eta Kantabriako monasterioetatik dokumentazioan agertzen den lehenetarikoa da, VIII. mendeko lekukotasunekin. Lignum Crucis erlikiak erromes asko erakartzen zituen antzina-antzinatik. Izan ere, buruko gaitzak sendatzen omen zituen, kronista askoren idatzietan jasotzen denez, eta hain zen handia erromesen kopurua, non monasterioari Jerusalem txiki izena ere eman baitzitzaion.

Liebanako ingurua Asturiaseko erresumako eremu kultural paradigmatikoenetakoa izan zen VIII.mendean. Bertakoa zen Liebanako beatoa deritzan monjea. Adituek uste dute bera izan zela «O Dei Verbum» himnoaren egilea, non lehen aldiz esaten baita Santiago Apostolua Espainiako patroia zerutiarra dela. Intelektual nabarmen honek harreman estua izan zuen gorte karolingiarreko kultura-taldeekin, eta Apokalipsiaren iruzkinak lan ezaguna idatzi zuen. Europako Erdi Aroko idazlanik garrantzitsuenetako izan zen hura. Liebanako zen, era berean, Sisnando monjea. Alfontso III.ak Iriako apezpiku izendatu zuen IX. mendearen amaieran, eta postu hori baliatu zuen Santiagoren gurtza sustatzeko.

San Toribioren monasterioa da, izan ere, kristautasunaren lau jubileu-lekuetako bat, Jerusalem, Erroma eta Santiagorekin batera. Duela gutxi Caravaca de la Cruz gehitu zitzaien leku horiei.

Liebanako Jubileu Urtea San Toribioren festa (apirilaren 16a) igandea deneko urteetan ospatzen da. Orduan, Barkazioaren Atea irekitzen da, erromesak bertatik pasa eta Jubileua irabaz dezaten, barkamen osoa irabaziz.

Subir

Esta web utiliza cookies propias para facilitar la navegación y cookies de terceros para obtener estadísticas de uso y satisfacción.

Puede obtener más información en el apartado "Cookies" de nuestro aviso legal.

AceptarRechazar