Ud está aquí:
  1. Aurkezpena
  2. Donejakue bidea
  3. Antzinako Bidea

Antzinako Bidea

Asturias, Antzinako bidea, Oviedoko katedrala ©Dirección General de Patrimonio Cultural del Principado de Asturias

2015eko uztailean Munduko Ondare izendaturiko Antzinako Bidea da Donejakue Bidearen jatorria, dokumentatuta dauden ibilbideetatik zaharrena baita. Lehen ibilbidea IX. mende hasieran sortu zen Alfontso II.a «Kastua» (791-842) orduan erresumako hiriburu zen Oviedotik «Campus Stellae»-ra abiatu zenean, orduan aurkitu berria zen Santiago Apostoluaren hilobia bisitatzera. Ibilbide honek erromatarren garaiko komunikabideak jarraitzen ditu. Hortik igarotzen ziren erromesak Santuaren gorpuzkina bisitatzera, zenbaitetan arriskutsua zen bidaia eginez. Ez dezagun ahaztu garai hartan musulmanen menpe zegoela penintsularen eremu zabala.

Alfontso II.ak San Salvadorren katedrala eraiki zuen, Kutxa Santuan gordeta zeuden altxorrak munduan ezagutarazteko asmoz. Tartean zeuden, besteak beste, Kristoren pasioarekin eta heriotzarekin, Ama Birjinarekin, santuekin eta martiriekin lotutako erlikiak. Horrela, antzinako erromes-bideari bigarren leku sakratu bat gehitu zion eta bere erresumaren hiriburu politikoa zen Oviedori legitimotasuna eman zion.

Hasiera batean Oviedo eta Santiago Bideko gune garrantzitsuena izateko lehian izan baziren ere, gerora Oviedo ibilbideko geldialdi bezala indartu zen. Ibilbide hau erabiltzen zuten, era berean, Oviedoko Katedraleko erlikiak bisitatzeko Frantses Bidetik Leonen desbideratzen ziren erromesek, «Santiagora joan eta Salvador [katedrala] ez bisitatzea, jopuaren etxera joatea eta nagusia ez bisitatzea bezalako da», esaten zuten Erdi Aroan.

Subir

Esta web utiliza cookies propias para facilitar la navegación y cookies de terceros para obtener estadísticas de uso y satisfacción.

Puede obtener más información en el apartado "Cookies" de nuestro aviso legal.

AceptarRechazar