Ud está aquí:
  1. Aurkezpena
  2. Donejakue bidea
  3. Antzinako Bidea
  4. Antzinako Bidearen ibilbidea

Antzinako Bidearen ibilbidea

Antzinako Bidearen ibilbidea

Egungo ibilbidea Asturiasko errege Alfontso II.ak egin zuen berbera da. Oviedoko hiritik irteten da, hura baitzen erresumako hiriburua garai haietan, eta mendebalderantz doa Grado, Salas, Tineo, Allande eta Grandas de Salime-ko lurraldeak zeharkatuz. Hortik aurrera, Aceboko gain ezaguna atzea utzita, Galizian sartzen da bidea A Fonsagradako eskualdetik. Jarraian, beheranzko bidea hartzen du eta Lugoko hiri historikoa eta Palas de Rei zeharkatzen ditu. Azken herri horretan Frantses Bidearekin bat egiten du, Santiagoraino hiru egun eskaseko bidea baino falta ez denean.

Barnealdeko ibilbideak paraje ederrak ikusteko aukera ematen du, eta oso aberatsa da ondare aldetik. Izan ere, Asturias eta Galiziako herri arkitektura tradizionalaz gain, garrantzi handiko eraikin monumentalak ere bisitatzen ditu, hala nola, Oviedoko, Lugoko edo Santiagoko katedralak, Cornellana eta Obonako monasterioak edo Lugoko harresi erromatarra.

Subir

Esta web utiliza cookies propias para facilitar la navegación y cookies de terceros para obtener estadísticas de uso y satisfacción.

Puede obtener más información en el apartado "Cookies" de nuestro aviso legal.

AceptarRechazar