Ud está aquí:
  1. Consejo Jacobeo
  2. Donejakue Kontseilua

Donejakue Kontseilua

Donejakue Kontseilua lankidetza-organo bat da, eta bere xedea da Estatuaren Administrazio Orokorraren eta Donejakue Bideak zeharkatzen dituen autonomia-erkidegoen arteko komunikazioa erraztea. Honako hauek dira autonomia-erkidegoak: Euskadi, Katalunia, Galizia, Asturias, Kantabria, Errioxa, Aragoi, Nafarroa eta Gaztela eta Leon. Estatuaren Administrazio Orokorra ordezkatzen dute kulturan, hezkuntzan, nazioarteko lankidetzan, turismoan, lurraldeen arteko lankidetzan, sustapenean eta ingurumenean eskumena duten sailek.

Donejakue Bidea babesten eta egoera onean mantentzen dela bermatzeko, ezinbestekoa da administrazio eskudunek elkarrekin lan egitea. Hori egiten da organo honen bitartez, Bidea etengabeko eboluzioan dagoen ondasun bezala ikusten delarik. Bidean uztartzen dira ondare historikoa, paisaia kulturala eta ondare naturala.

Irailaren 11ko 1431/2009 Errege Dekretuaren bidez egin zen azken berrantolaketaren ondoren, Donejakue Kontseilua osatzen dute Osoko Bilkurak, Batzorde Exekutiboak eta Munduko Ondarea kudeatzeko Batzordeak. Komite hori sortu zen Munduko Ondarearen zerrendan dagoen Donejakue Bidearen kudeaketan Kontseiluak dituen lankidetza-organoaren funtzioak indartzeko.

Gainera, Donejakue Kontseiluaren arloan Donejakue Urteak prestatzen dira kulturaren ikuspegitik, eta Donejakue Bidea ezagutarazi eta sustatzeko jarduerak proposatzen dira, oro har. Zentzu horretan, aipatzekoa da Donejakue Bidea paisaiaren, kulturaren eta turismoren ikuspegitik sustatu eta hobetzeko egindako lanaren errekonozimendua, Guild of European Business Travel Agents elkarteak GEBTA saria eman baitzion 2010ean.

Subir

Esta web utiliza cookies propias para facilitar la navegación y cookies de terceros para obtener estadísticas de uso y satisfacción.

Puede obtener más información en el apartado "Cookies" de nuestro aviso legal.

AceptarRechazar