Ud está aquí:
  1. Aurkezpena
  2. Munduko Ondarea

Donejakue Bidea Munduko Ondarea

2015eko ekainean, «Donejakue bidea» ondasuna munduko ondare izendatu zuten guztiz. Ordura arte, Bide Frantsesa baino ez zen maila horretakoa (1993tik), eta orain iparraldeko ibilbide guztiak sartzen dira kategoria horretan: Kostako bidea, Antzinako bidea, Liébanako bidea eta Euskal Herriaren eta Errioxaren Barnealdeko bidea. Hedapen horren arrazoia da Donejakue bidearen fenomenoaren jatorria azaltzeko beharra. Izan ere, lau ibilbide horiek dira Donejakueko erromesaldien sustraiak, zuzeneko lotura baitute apostoluaren hilobiaren aurkikuntzarekin eta Asturiasko Erresumak IX. mendean sustatu zuen erromesaldiarekin. XI. mendean baino ez zuen hartu haien lekua Bide Frantsesak.

Donejakue Kontseiluaren, Geografia Institutu Nazionalaren (IGN) eta Geografia Informazioaren Zentro Nazionalaren (CNIG) arteko lankidetzari esker, IGN-CNIGen natura, kultura eta aisiari buruzko bisualizazio-tresnan jaso dira munduko ondare izendatutako ibilbide horiek. Aplikazio horrek Espainiako natura- eta kultura-ondareari eta harekin lotutako aisiari buruzko informazio espezifikoa eskaintzen dizkie erabiltzaileei. Kasu honetan, munduko ondare izendatutako Donejakue bideak nabarmentzen dira.

Jasotako ibilbideak dibulgatiboak dira eta ez dute zehatz-mehatz egiten bat Munduko Ondarearen Zentroan aurkeztu zen hautagaitza-espedientean bildutakoekin.

Donejakue Kontseiluak, Donejakue Bideko Udalerrien Elkarteak eta ACIR Compostellek Espainia eta Frantziaren arteko lehenengo baterako jardunaldia antolatu dute Donejakue bidea munduko ondare izendatu zuteneko 20 eta 25 urteurrenak ospatzeko, abenduaren 2an, Donibane Garazin. Espainiako eta Frantziako eragileei zuzendua dago, munduko ondarearen erronkei eta Donejakue bidearen kudeaketa eta garapen jasangarriaren aukerei buruz hausnartzeko.

Programa PDF

Subir

Esta web utiliza cookies propias para facilitar la navegación y cookies de terceros para obtener estadísticas de uso y satisfacción.

Puede obtener más información en el apartado "Cookies" de nuestro aviso legal.

AceptarRechazar