Donejakue Kontseilua jakitun da ondarearekin loturiko heziketak berebiziko garrantzia duela Santiago Bidea bezalako ondasun kultural aberats bezain konplexu baten prebentziozko zaintzarako estrategia gisa. Horregatik, irakasleei lana erraztu nahi diegu Donejakue Bidearen ondare kultural material zein immaterialari buruzko baliabideak haien esku utziz, Bidearen balio kulturala eta hura babestu eta kontserbatzearen garrantzia irakasteko.
Sophie en el Camino (Sophie Donejakue bidean) Lehen Mailako Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloko ikasleentzako argitalpen elektroniko interaktibo bat da. Done Jakue Kontseiluko Idazkaritzak (Kultura eta Kirol Ministerioa) eta OQO Editora etxeak egin dute, Galiziako Xuntaren, Errioxako Gobernuaren, Aragoiko Gobernuaren, Nafarroako Gobernuaren eta Gaztela eta Leongo Gobernuaren laguntzaz. Argitalpenaren helburua Done Jakue Bidea eskola-komunitatean ezagutaraztea da, eta ikasleak kontzientziatzea ondare, ekologia eta kultura aldetik zer-nolako aberastasuna duen. Argitalpenarekin batera ikasleentzako koaderno bat dago, etapa bakoitzari buruzko informazioarekin eta ikasgelan lantzeko jarduera-proposamenekin.
«Fabioren koadernoan» Fabioren ibilaldiak kontatzen dira. Orreagan bideari ekin dion erromes bat da Fabio, eta Sophierekin elkartuko da laugarren etapan. Elkarrekin egingo dute Santiago de Compostelarainoko bidea.
Baliabide didaktiko hori Ministerio honen EducaLAB atarian ere badago eskuragarri.

12 eta 16 urte arteko gazteen artean Donejakue bidearekin lotutako kultura-ondarearen ezagutza sustatzeko eta gazte horiei ondare horren kontserbazioaren garrantziaz hausnarrarazteko, proiektu hau garatu zuen Donejakue Kontseiluak 2017. eta 2018. urteen artean. Bertan, parte hartu zuten ikastetxe eta ikasleei eskatu zitzaien beren ingurunean Donejakue bidearekin lotutako kultura-ondarea islatzen zuten lan artistikoak sortzeko (komikiak, argazkiak edo bideoak).
Sorkuntza-proiektu horiek Santiago de Compostelako ABANCA gizarte-ekintzako zentroan egon ziren ikusgai 2018ko ekainaren 15etik irailaren 15era.
Jarraian ageri diren esteketan bildu ditugu irakasleentzat lagungarri izateko diseinatu ziren fitxa didaktikoak, hainbat irakasgaitan Donejakue bidearen inguruko ezagutza landu zezaten ikasleekin:
Donejakue bidea: gaztelaniaz , katalanez
, galegoz
, euskaraz
.
Kultura-ondarea: gaztelaniaz , katalanez
, galegoz
, euskaraz
.
Ondarea eta kontserbazioa: gaztelaniaz , katalanez
, galegoz
, euskaraz
.
Ondarea eta nortasuna: gaztelaniaz , katalanez
, galegoz
, euskaraz
.
Ondarea eta memoria: gaztelaniaz , katalanez
, galegoz
, euskaraz
.
Ondarea eta turismo kulturala: gaztelaniaz , katalanez
, galegoz
, euskaraz
.
Donejakue Bidean mendeetan kontatu diren ipuin herrikoien bilduma bat da hau. Ospakizun Kulturalen Estatuko Sozietateak argitaratu zuen 2010eko Donejakue Urterako eta Bideko aterpetxeetan banatu zen. Orain argitalpen digitala eskaintzen da.