Ud está aquí:
  1. Hasiera

Lege-oharra

Ataria erabiltzeko baldintza orokorrak

Kultura eta Kirola Ministerioak jakinarazten dizu www.culturaydeporte.gob.es (aurrerantzean, “ataria”) eta horren barne dauden azpi-domeinu eta direktorio guztiak, bai eta webgunearen bidez lor daitezkeen zerbitzuak eta edukiak ere, Lege-Ohar honetan zehazten diren zehaztapenen mende daudela, zerbitzu edo edukiren batera sartzeko Baldintza Orokor gehigarriak onartzea eskatzeko kalterik gabe.

Beraz, legezko ohar honetan zehaztutako baldintzekin ados ez bazaude, ataria ez erabiltzea eskatuko genizuke; izan ere, atarira sartzeak eta bertako zerbitzu eta edukiak erabiltzeak testu honetan bildutako baldintza legalak onartzea esan nahiko du. Ohar honetan bildutako baldintzak aldatu egin daitezke; hortaz, atarira sartzen zaren bakoitzean baldintzok berrikustea gomendatzen dizugu.

Kultura eta Kirola Ministerioak eskubidea du, edozein unetan eta aurrez erabiltzaileei jakinarazi gabe, atariko aurkezpena, konfigurazioa, zehaztasun teknikoak eta zerbitzuak aldatzeko, zabaltzeko edo aldi baterako bertan behera uzteko, bai eta atariko edukiak edo bere diseinua eguneratzeko, zuzentzeko, aldatzeko, gehitzeko edo ezabatzeko ere. Atariak eskaintzen dituen eduki eta zerbitzuak aldian-aldian eguneratzen dira. Informazioa momentuan eguneratzen ez dela kontuan izanik, atariko informazio, zerbitzu eta edukien indarraldia eta zehaztasuna egiaztatzea gomendatzen dizugu.

Atariaren bidez lortutako informazioa, bai eta harremanetarako inprimakietan azaldutako gaien inguruko erantzunak ere, informazio orokorrerako eta herritarren arretarako funtzioa du, informazio administratiboaren eta herritarren arretarako zerbitzuak arautzen dituen otsailaren 9ko 208/1996 Errege Dekretuaren 4. artikuluak ezarritakoaren arabera. Hortaz, ezingo da juridikoki ondorio loteslerik egon.

1. Jabetza intelektualaren eta jabetza industrialaren eskubideak

Atariaren diseinua eta bere iturri-kodeak, bai eta agertzen diren logoak, markak eta bestelako zeinu adierazleak ere, Kultura eta Kirola Ministerioarenak edo erakunde laguntzaileenak dira, eta dagozkien jabetza intelektual eta industrialaren eskubideek babesten dituzte. Era berean, Kultura eta Kirol Ministerioaren zerbitzariko bestelako irudiak eta elementu grafikoak jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideek babesten dituzte.

Atariak emandako testuak osorik edo zati batean erreproduzitzeko baimena ematen da, bere osotasuna mantentzen eta Kultura eta Kirol Ministerioa informazio-iturri gisa berariaz aipatzen den bitartean. Gainerako edukietarako erabiltzaileek eduki hori deskargatzera eta modu pribatuan erabiltzera mugatzen da erabilera-lizentzia, aipaturiko edukiak osorik mantentzen diren bitartean. Guztiz debekatuta dago eduki horiek erreproduzitzea, banatzea, publikoki jakinaraztea, eraldatzea edo antzeko jardueraren bat egitea, Kultura eta Kirola Ministerioaren berariazko baimena izan ezean.

Kultura eta Kirola Ministerioak hirugarrenen jabetza industrial eta intelektualen eskubideak errespetatzen ditu. Hori dela eta, atari honek zure eskubideak urratzen dituela uste baduzu, arren jarri harremanetan Kultura eta Kirola Ministerioarekin.

2. Pribatutasuna

Europako Parlamentuko eta Batzordeko 2016/679 Araudiari (Datuak Babesteko Araudi Orokorra, aurrerantzean DBAO) eta Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa, abenduaren 5ekoa, 3/2018 Lege Organikoa jarraikiz, Kultura eta Kirola Ministerioak konpromisoa hartzen du izaera pertsonaleko datuak sekretupean gordetzeko eta konfidentzialtasunez tratatzeko. Helburu horretarako, beharrezko neurriak hartuko ditu datu horiek baimenik gabe aldatu, galdu, tratatu edo atzitu ez daitezen. Kultura eta Kirola Ministerioak bere eskura dituen baliabide tekniko guztiak ezarri ditu erabiltzaileek emandako datuen galera, erabilera okerra, aldaketa, baimendu gabeko sarbidea edo lapurreta ekiditeko.

Herritarrei dagokienez, modu anonimoan bisitatzen da Kultura eta Kirola Ministerioaren atari instituzionala. Herritarrek soilik nahitaezko datu pertsonalak eman beharko dituzte webgune honetan eskatutako zerbitzu bat kudeatzeko edo izapide bereziren baterako (adibidez, egoitza elektronikorako izapideak, harreman-inprimakiak...).

Datu horiek Kultura eta Kirola Ministerioko tratamendu-jardueretan txertatuko dira, eta adostasun-trataerarako berariazko helbururako tratatuko dira, datu pertsonalak babesteko DBAOn ezarritako araudiari eta bestelako xedapen aplikagarriei jarraikiz. Trataera-jarduera guztiak Kultura eta Kirola Ministerioaren trataera-jardueren erregistroan jasota daude, DBAOaren 30. artikuluari jarraikiz.

Trataeraren legitimazioa interesdunen onarpenean, lege-betekizunean, interes publikoko misio bat betetzean, bere bizi-interesak babestean edota kontratu bat betearaztean dago oinarrituta, DBAOaren 6. artikuluak ezarritakoari jarraikiz.

Datuak gordetzeko epea datu pertsonalen trataera bakoitzean zehaztutakoaren araberakoa izango da. Hala ere, hala badagokio, artxibo eta dokumentaziorako araudian ezarritakoa jarraituko da.

Jasotako datuak soilik lagako dira, hala badagokio, aurretiaz interesdunek baimena eman ostean edo aipaturiko legedian ezarritakoaren arabera.

Ministerioak tratatuko dituen datu pertsonalen jabeek datuotan sartzeko, atzera egiteko, ezeztatzeko, kontra egiteko eta trataera eta eramangarritasuna mugatzeko eskubidea izango dute, bai eta automatizatutako erabaki indibidualen kontra egiteko ere, profilen egitea barne, hala badagokio, DBAOn ezarritakoaren arabera, fitxategiaren unitate erantzulearen aurrean, Egoitza elektronikoko inprimakia, bidez edo Herritarrentzako Arretarako Bulegora eskaera bidaliz, Pza. del Rey, 1, 28004 Madril (Espainia).

Kultura eta Kirola Ministerioak zure eskaera erantzun ezean, herritarrek Datuak Babesteko Espainiako Agentzia Nueva ventana

3. Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Lege-ohar hau osatzen duten zehaztapenak interpretatzean liskar edo gatazkarik egonez gero, bai eta atari honen zerbitzuekin lotutako beste edozein konturekin ere, Espainiako legea izango da aplikagarria. Ataria bisitatzean edo bere zerbitzuak erabiltzean sor daitezkeen edozein gatazka konpontzeko, Kultura eta Kirola Ministerioak eta erabiltzaileak erabiltzailearen bizilekuko epaile eta auzitegiei men egingo diete, Espainian dagoen bitartean.

4. Estekak eta hiperestekak

Kultura eta Kirola Ministerioak zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste webguneetarako sarbidea errazten du. Esteka horien helburua interesgarri izan daitezkeen baliabideak internet bidez eskura jartzea da soilik. Hala ere, webgune horiek ez dira Ministerioaren jabetzakoak, eta ez dute haren edukien berrikuspenik egiten; beraz, Ministerioak ez du webgune horien inguruko erantzukizunik, ezta kanpoko haien funtzionamenduaren edota bertara sartzeak eragin ditzakeen kalteen erantzukizunik ere. Soilik erabiltzailearen erantzukizunpean egongo dira estekaren webgunera sartzeagatik sor daitezkeen ondorio, kalte edo ekintzak.

Beren web-orriaren eta Kultura eta Kirola Ministerioaren webgunearen arteko hiperesteka egin nahi duen erabiltzaileak honako hau gogoan izan beharko du:

  • Hiperesteka bat ezartzeak ez du, inondik inora, Kultura eta Kirola Ministerioaren eta webgune horren jabearen arteko harremanik sortzen, ez eta Kultura eta Kirola Ministerioak webgune horren edukiak edo zerbitzuak onartzen ere. Beraz, ez da aitortuko edo ulertuko Kultura eta Kirola Ministerioak berariaz baimendu duenik hiperesteka hori edo hiperestekak bideratzen duen webgunean eskaintzen diren zerbitzuak gainbegiratu edo onartu dituenik.
  • Kultura eta Kirola Ministerioa ez da, inondik inora, erantzule egiten eta ez ditu bermatzen hiperestekak eskaintzen dituen eduki edo zerbitzuen kalitatea, zehaztasuna, fidagarritasuna, zuzentasuna edo moraltasuna. Soilik erabiltzailearen erantzukizunpean egongo dira hiperestekaren webgunera sartzeagatik sor daitezkeen ondorio, kalte edo ekintzak.
  • Hiperestekaren webguneak ezingo du markarik, izendapenik, logotiporik, lemarik edo Kultura eta Kirola Ministerioko bestelako zeinu bereizgarririk izan, hiperestekaren barne dauden zeinuak izan ezik.
  • Hiperesteka ipintzen duen webguneak ez du informazio edo edukirik izango haiek legez kontrakoak, diskriminatzaileak, edo onartutako printzipio etikoen aurkakoak badira zein ordena publikoari eraso egiten badiete, ezta hirugarrenen edozein eskubideren aurkakoak badira ere.

5. Frames

Kultura eta Kirola Ministerioak berariaz debekatzen du “framing” delakoa edo hirugarrenek atariaren diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo edukiak aldatzen dituzten mekanismoak erabiltzea.

6. Erabilera-estatistikak

Kultura eta Kirola Ministerioak jakinarazten du Google Analytics tresna erabiltzen duela atari honetan, soilik estatistika-helburuetarako.

7. Cookies

Este portal utiliza cookies que almacenan y recuperan información cuando navega. En general, estas tecnologías pueden servir para finalidades muy diversas, como, por ejemplo, reconocerle como usuario, obtener información sobre sus hábitos de navegación, o personalizar la forma en que se muestra el contenido. El Ministerio sigue las indicaciones de la Agencia Española de Protección de Datos Nueva ventana para el uso de las cookies y en ningún caso se identifica al usuario del portal.

¿Qué tipos de cookies se utilizan en esta página web?

  • De análisis: son aquellas que nos permiten cuantificar el número de usuarios y así realizar la medición y análisis estadístico de la utilización que hacen los usuarios de los servicios. Para ello se analiza su navegación en nuestra página web con el fin de mejorar los servicios que le ofrecemos.
  • De sesión: permiten al usuario la navegación a través de nuestra página web manteniendo las opciones elegidas, por ejemplo, el idioma de navegación. Se borran cuando se cierra el navegador.

El consentimiento prestado al uso de las cookies tiene una validez de un año, pero si quiere cambiar sus preferencias puede hacerlo desde su navegador. En cada aplicación la operativa es diferente, pero la función de “Ayuda” de su navegador le mostrará cómo hacerlo.

Los usuarios que no tengan JavaScript activado no podrán gestionar las cookies y no dispondrán de todas la funcionalidades del portal optimizadas (carruseles, seguimiento, etc.).

Subir

Esta web utiliza cookies propias para facilitar la navegación y cookies de terceros para obtener estadísticas de uso y satisfacción.

Puede obtener más información en el apartado "Cookies" de nuestro aviso legal.

AceptarRechazar