Herritarrentzako zerbitzuak Artxiboak
Kultura Ministerioak, artxiboen arloko bere nazioarteko lankidetza programaren barruan, Iberoamerikan, Ekuatore Ginean eta Filipinetan funts dokumentalak sustatzen, garatzen eta berreskuratzen ditu. Herrialde horietako artxibozainei lanbide-heziketa ematea ere oso garrantzitsutzat jotzen du Ministerioak.
Artxiboen arloko nazioarteko lankidetza hainbat programaren barruan gauzatzen da:
Proyecto Tesoros Digitales Europeos: gestión de archivos centenarios en el siglo XXI
Proyecto aprobado por el Programa Europa Creativa.
https://www.digitaltreasures.eu/
Instituciones Archivísticas Nacionales de países de tradición ibérica en América, España y Portugal y de legislaciones archivísticas nacionales de gestión y de acceso a la información pública.
Folleto del Programa iberarchivos
Presentación del Programa Iberarchivos. Versión en español, portugués e inglés.
Artxibo Iberoamerikarren Garapenerako Laguntza Programa ondare dokumental iberoamerikarra gordetzeko, deskribatzeko eta zabaltzeko.
Iberoamerikako Artxibo Prestakuntzarako Ikastaroak
Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziaren (AECID) ACERCA 2011 programaren barruan, Estatuko Artxiboen Zuzendariordetza Nagusi honek hainbat prestakuntza jarduera ko-antolatzen ditu Iberoamerikan.
Espainiako eta Iberoamerikako Artxiboen Errolda-Gida
Gida elektronikoa Espainiako eta Iberoamerikako artxiboei, funts dokumentalei eta produktoreei buruzko informazioarekin. Artxiboen alorreko Iberoamerikako eta Espainiako administrazioen elkarlanaren emaitza da proiektua.
Estatuko Artxibategien Zuzendariordetza Nagusia nazioarteko hainbat erakundetako kide da:
Europar Batasun osoko artxibo publikoen eta artxiboetan, dokumentuetan eta dokumentazio eta informazioaren funtsezko zikloaren kudeaketan interesa duten taldeen komunitate gisa eratu da.
Latinoamerikako Artxiboen Elkartea (ALA)
Nazioarteko artxibo erakundea, nagusiki Iberoamerikan gaztelania eta portugesa hizkuntzak dituzten herrialdeetako artxiboak sustatzeko lan egiten duena.
Europar Batasuneko Artxibo Nazionalen Bilkura (EBNA)
Europar Batasuneko artxiboen arteko lankidetza erakundea, artxiboen normalkuntzarako jardueretan, kalitate prozeduretan eta Interneten zabaltzeko dokumentuen kopia digitalak sustatzeko jardueretan nabarmentzen dena.
Latinoamerikari buruzko Informazioaren eta Dokumentazioaren Europako Sarea (REDIAL)
Europan Latinoamerikari buruz dagoen ikerketaren eta informazio zientifikoaren arteko bilgune plataforma izatea eta komunikazioa garatzen, elkar babesten eta informazioa trukatzen laguntzea du helburu. Artxiboen Zuzendariordetza REDIALen dago Artxiboen Informazio Dokumentaleko Zentroaren (CIDA) bidez.
Artxiboen Nazioarteko Kontseilua (CIA)
UNESCOren menpeko erakundea, mundu mailan artxiboen gainean lan egiten duena eta espezializazio adar desberdinetan banatuta dagoena, eremu geografiko eta tematikoen arabera. Europako adarra EURBICA (European Regional Branch of the International Council on Archives) da.