Ud está aquí:
  1. Inicio
  2. Zinemaren gaurkotasuna
  3. Espainiako herritartasun ziurtagiria

Filmen espainiar herritasunaren ziurtagiria

Espainiako herritartasuna izango dute Espainiako ekoizpen-enpresa batek edo Espainian kokatuta dagoen Europako ekoizpen-enpresa batek egindako obrek; betiere, honako baldintza hauek ere bete behar dituzte:

  • Obraren egileen eta ekipo tekniko eta artistikoko kideen %75ek, gutxienez, espainiar herritartasuna izan behar dute, edo, bestela, Europar Batasuneko Estatu-kideren bateko herritar izan behar dira.
  • Jatorrizko hizkuntza gaztelera izan behar da, orohar, edo Espainiako beste edozein hizkuntza ofizial, bestela.
  • Filmaketa Europar Batasuneko kide diren Estatuetan egitea, gidoiak, produkzio ondokoak eta laborategiko lanek bestela eskatzen ez dutenean izan ezik.

Era berean, Espainiako film gisa hartuko dira atzerriko enpresekin koprodukzioan egin eta Espainiako gisa onartu direnak.

Espainiako film gisa hartzeko beharrezkoa da herritartasun ziurtagiria lortzea. Ofizioz egin daiteke ziurtagiria edo interesdunak eskatuta, bestela.

Oro har, Espainiako filmen izendapena, filma amaitu eta horren kalifikazioarekin batera igortzen da; izan ere, eskuduntza duen erakundeak orduan ikusten baitu zinta, eta ziurtatzen baitu filmak badituela beharrezkoak diren baldintzak espainiar herritasuna lortzeko.

Subir

Esta web utiliza cookies propias para facilitar la navegación y cookies de terceros para obtener estadísticas de uso y satisfacción.

Puede obtener más información en el apartado "Cookies" de nuestro aviso legal.

AceptarRechazar